Kafe Bar Bilbao teatro lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Kafe Bar Bilbaok teatro laburreko gidoien sariaren 14. edizioa jarri du martxan. Abenduaren 31a bitarte aurkez daitezke lanak. (Argazkian: iazko sari banaketa).

sarituaktx2015

Kamalau edizio beteko ditu aurten Kafe Bilbao sariak. 2001ean martxan jarri zenetik egile ugariren testuak eman dituzte ezagutzera sariaren bitartez, euskaraz zein gazteleraz. Kasu batzuetan irakurketa dramatizatuak antolatu dira haiekin, eta testu guztiak sarean osorik topatzeko aukera eman dute HEMEN topatuko duzuen gunean.  Aurreko edizioetan sarituak izan diren egile batzuk elkarrizketatu ditugu, Gaizka Sarasola eta Xabier Lopez Askasibar adibidez. Iaz Arantxa Iturbe Maizek Lagunik onena lanarekin irabazi zuen euskarazko atalean, eta Imanol Ituño de Miguelen Ramper eta Mikel Fernandino Hernandezen Un pequeño paso para el hombre gaztelerazkoan.

Abenduaren 31a bitarte aurkez daitezke lanak.

Hauexek dituze oinarriak osorik:

1.- Kafe–teatrorako edo formato txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztuko dira. “Formato txikia”-k zera esan nahi du, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak direla eta bere ekoizpena eta banaketa “erreza” izan daitekela. Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da, gutxi gorabegera.

2.- Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoi modalitate bakarrera aurkeztu daiteke obra bakoitza. Erderazko lanen egileek Euskal Erkidego edo Nafarrokoak izan beharko dute.

3.- Saria 1.000 € izango da euskarazko modalitatean eta eta 1.000 € gaztelaniazkoan.

Antzezlanak Kafe-aren webean publikatuko dira bai eta liburu batean ere, beste urteetako lan sarituekin batera. TARTEAN teatroak lan hauen irakurketa dramatizatua antolatuko du. Euskarazko antzezlanaren ekoizpena bultzatu eta lagunduko da, Pabiloi 6ko Antzerki laburreko Festibalean aurkeztua izan dadin.

4.- Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.

5.- Gidoiak emailez bidaliko dira Kafe Bar Bibao-ra:

info@bilbao-cafebar.com
2016ko Abenduaren 31a (barne) bitartean.

Bi fitxategi bidaliko dira mezu berean izen hauekin: X-testua y X-datuak (X = antzezlanaren izenburua)
X-testua fitxategian Gidoia joango da, egilea identifikatu barik.
X-datuak fitxategian egilearen Datuak: Izen-abizenak, bizilekua, teléfono zenbakia…

Horrez gain gutun bat bidaliko da Kafe Bar Bilbao-ra:

Kafe Bar Bilbao – Plaza Berria, 6 – 48005 Bilbao

Eta bertan NANaren fotokopia bat eta Zinpeko aitorpena, sinatuta, zera adierazten: gidoia jatorrizkoa eta argitaratu gabea dela, ez dela beste lan batetik moldatua edo antzezturiko lan batena, ez dela izan beste lehiaketaren batean saritua eta ez dela itzulpena.

6.- Epaimahaiak kontuan hartuko du lanaren kalitatea (teatrala, literaturarena…) eta antzezgarritasuna; hau da, lehenengo arauan aipatutako formato txikiko antzerki–lanetarako gidoia izatea.

7.- Epaimahaiak ahalmen guztia edukiko du sariak emateko edo eman barik uzteko, hala balegokio. Arauok interpretatu ahal izango ditu beharrezkoa balitz, baita epaimahaikoen jardun–arauak finkatu ere. Epaimahaikoen erabakia apelaezina da.

8.- Saritutako lanen eskubideak egilearenak izango dira betiere, baina Kafe Bar Bilbaok baimena izango du lana bere webean publikatzeko edo liburu batean argitaratzeko, bai eta irakurketa dramatizatu bat antolatzeko (TARTEAN teatroa).

9.- Edozelan ere, saritutako lanak argitaratu edo antzeztuko balira, Kafe Bibaok esku hartu barik, publizitaterako euskarri grafiko eta ikus-entzunezko guztietan sari hau jaso duela aipatu beharko da.

10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan nahi du.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.