“Hatsaren poesia” 19. bilduman parte hartzeko deialdia zabalik

Hatsa elkarteak 19. poesia bilduman parte hartzeko deialdia zabaldu du. Nahi duen orok har dezake parte argitalpenean, poesiak emailez bidalita. (Argazkia: Hatsak deialdiarekin batera zabaldutako irudia).

hatsa 2015

Urtero legez duela 19 urtetik, olerki bilduma parte hartzailea argitaratuko du Senpereko Hatsa elkarteak. Nahi duen orok bizpahiru poema bidal ditzake honako helbidera: olerkibilduma@sfr.fr. Ohiko postaz ere bidal daitezke, helbide honetara: Hatsa elkartea, Oxtikenea 64310 Senpere.  Ekimenaren berri zabatzeko BLOGA ere badute.

Hatsakoek deialdian aipatu dutenez “Beti bezala, itxaropen haundi batekin pentsatzen dugu olerkari askoren oihartzuna ukaitea. Iaz, 114 bat olerkariek bederazka, bai 150 bat haurrek taldeka parte hartu zuten.”

Urtarrilaren 15a bitarte bidal daitezke poemak. Bestetik, ikasle gazteei bere bildumetako ateak zabaldu ohi dizkiete Hatsako kideek, gehien-gehienetan taldeka parte hartzen dutelarik. Era horretako parte hartzeak jasotzeko epea otsailaren 15a izango da.

Honatx Hatsakoek parte hartzaileei eskatzen dietene, zehatz-mehatz:

1) Olerki bat bederen, edo bizpahiru… (lau gehienik).

2) Norberaren aurpegiaren argazki bat (behar-behar-behar beharrezkoa).

Poema guztiak bildu eta apirilaren 2an aurkeztuko dute liburua, Senpereko Oxtikenian bertan.

hatsa 2016 talde argazkia2016ko bildumaren aurkezpena.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

0 Responses to “Hatsaren poesia” 19. bilduman parte hartzeko deialdia zabalik

  1. ELISA says:

    Duela 25 urte gure 11 urteko semea frantsesa ikasten joan zen Senperera. Hor arraro xamar sentitzen ginen euskaraz hitzegiten.Orain berri hau irakurtzean asko poztu naiz
    egindako bideagatik urte hauetan euskararen alde. Zorionak eta eskerrik asko!!