Haur Literaturako Mikel Zarate Saria

Aurten bigarrengoz, Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatu dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen oroimenez, ondorengo oinarrien arabera. Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.
Idazlan mota

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
Neurria
Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50.

Nola aurkeztu
Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.
Nora bidali
Idazlanak helbide honetara igorriko dira:
Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria
Aretxalde, 1
48196 Lezama
Epeak
Lanak hartzeko azken eguna 2011ko apirilaren 30a izango da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2011ko maiatzaren 31 izango da.
Epaimahaia
Idazle hauek osatuko dute: Leire Bilbao Barruetabeñak, Miren Agur Meabe Plazak eta Xabier Mendiguren Elizegik.
Saria
Sari bakarra emango da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.
Argitaratzea
Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.
Saritu gabeko idazlanak
Saria irabazi ez duten egileekin harremanetan jarri ahal izango da argitaletxea; osterantzean, Datu Pertsonalen Babeserako Legeak dioena beteko da; baztertutako idazlanen kopiak, berriz, suntsitu egingo dira.
Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzarik agertuko balitz, epaimahaiari dagokio hura argitzea, eta hark egingo ez balu antolatzaileek erabakiko lukete. Argibide gehiagotarako hona jo daiteke:
Lezamako Udala: liburutegia@lezama.orgHelbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo 944556126
Elkar argitaletxea: liburuak@elkar.comHelbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo 943310267
ELKAR Argitaletxea. Portuetxe, 88 bis. 20018 DONOSTIA. Tel.943 310 267 /620189080 prentsa-argitaletxea@elkar.comHelbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu www.elkarargitaletxea.com

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>