18 narrazio, idoloak akabatzeko

Bigarren liburua argitaratu du Barnezomorro zigiluak: Idoloak akatu genituenekoa narrazio-bilduma. Iñigo Basaguren-Duarte, Gotzon Hermosilla eta Igor Mercadoren 18 kontakizun biltzen ditu bilduma honek, eta punk kantuak hartu dituzte testuak idazteko abiapuntu gisa. Aurrez, Basaguren-Duarteren beste ipuin-bilduma bat argitaratu zuen Barnezomorrok.

cyaxdvkuaaaohi2

Bigarren liburua argitaratu du Barnezomorro zigiluak: Idoloak akatu genituenekoa narrazio-bilduma. Iñigo Basaguren-Duarte, Gotzon Hermosilla eta Igor Mercadoren 18 kontakizun biltzen ditu bilduma honek, eta punk kantuak hartu dituzte testuak idazteko abiapuntu gisa. Aurrez, Basaguren-Duarteren beste ipuin-bilduma bat argitaratu zuen Barnezomorrok: Erori. Orain aste batzuk hitz egin genuen Basaguren-Duarterekin liburu horri buruz, eta, besteak beste, hauxe azaldu zigun zigiluari eta auto-edizioaren bideari buruz:

Zuk Zeuk Egizu filosofiarekin bat egiten dudalako [aukeratu dut autoedizioaren bidea]. Nerabezarotik horrelako giroetan mugitu izan naiz (gaztetxe, fanzine, irrati libre,…) eta hori da edan dudana, jaso dudana. Musika munduan mugitu izan naiz asko, inoiz instrumentu bat jo edo mikrofono baten aurrean deiadarrik egin ez badut ere. Eta musika mundutik zera ikasi dut: zerbait egin nahi baduzu, ez zaitez  inoren edo ezeren esperoan egon eta zuk zeuk egizu. Sortutakoa zintzoa izatea nahi baduzu, zuk zeuk egizu. Nire buruaren jabe izateko lan egiten dut egunero. Nire sorkuntzak, nire ekimenak, nire pentsamenduak,… nire parte ere badirenez, horien jabe izan nahi dut. Hasieratik bukaeraraino prozesu sortzailearen jabe izatea honekin bat dator. Honek ez du esan nahi laguntzarik izan ez dudanik. Ez nintzateke ezer izango konplizerik gabe. Lehen irakurketa eta zuzenketak egin dizkidaten lagunak izan ditut, liburua maketatzen lagundu didatenak, azalaren diseinua egin dutenak eta autoekoizpenaren bidean eskutik heldu edo bidezidorrak argiztatu dizkidatenak.

Oraingo honetan, ordea, hiru egileren testuak bildu dituzte, eta Hodei Estebanek egin du liburuaren azala. 18 punk talderen kantu bana abiapuntu hartu eta horiei tiraka osatu dituzte kontakizunak Basaguren-Duartek, Hermosillak eta Mercadok: besteak beste, Ramonesen, The Clashen eta Black Flagen abestiak baliatu dituzte.

Hainbat tokitan eskuratu daitezke Barnezomorro zigiluko liburuak. Donostian, Hontza eta Kaxilda liburu-dendetan eta Skizo dendan. Bilbon, Anti liburu-dendan eta Zirika guneko Herri Dendan. Gasteizen, Zuloa liburu-dendan eta Iruñean, berriz, Katakraken.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.