3. Elkarren ipuin eta ilustrazio lehiaketa martxan da

Hirugarren urtez abian da elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa, haur eta gazteengan irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen sariketa. Jada zabalik dagoen lehiaketa bi modalitatetan banatzen da, adinaren arabera: 2001 eta 2006 artean jaiotako haurrek ipuina ilustratu beharko dute, eta 1995 eta 2000 artean jaiotakoek aldiz, ilustrazioa ipuin bilakatu beharko dute. Hemen dituzue oinarriak osorik.

Gaztetxoenek Mitxel Murua idazleak idatzitako Joxetxo hargina ipuina irakurri behar dute eta ipuin horretan oinarrituta, ilustrazio bakar bat aurkeztu behar du haur bakoitzak. 1995 eta 2000 urteen artean jaiotakoek, aldiz, Alex Orbe ilustratzaileak egindako ilustrazioa izango dute lanaren abiapuntu ipuin bat idazteko.
Lehiaketak oso harrera ona izan du aurreko urteetan eta aurten, lehen aldiz, www.elkar.com bidez parte hartu ahal izango dute haurrek: bai ipuina eta ilustrazioa jeisteko eta baita beraien lanak bidaltzeko ere.
Haur irabazleek sariak izango dituzte!

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>