Martxan da Diasporaren Gutunen Lehiaketa

Diasporaren Gutunen Literatur Lehiaketa antolatu dute laugarren aldiz Valentziako Euskal Etxeek, Elkar fundazioaren babesarekin. Orain hiru urte jarri zuten martxan lehiaketa hori, eta arrakasta handia izan zuenez, urtero jarraitu dute antolatzen. Parte hartu nahi duen orok har dezake parte lehiaketan, eta Valentziako Euskal Etxeek bereziki animatu dituzte bertan edo beste Euskal Etxeetan euskara ikasten ari direnei. Urtarrilaren 20an amaitzen da lana aurkezteko epea.

 

diasporagutunen4lehiaketa1

Diasporaren Gutunen Literatur Lehiaketa antolatu dute laugarren aldiz Valentziako Euskal Etxeek, Elkar fundazioaren babesarekin. Orain hiru urte jarri zuten martxan lehiaketa hori, eta arrakasta handia izan zuenez, urtero jarraitu dute antolatzen. Parte hartu nahi duen orok har dezake parte lehiaketan, eta Valentziako Euskal Etxeek bereziki animatu dituzte bertan edo beste Euskal Etxeetan euskara ikasten ari direnei. Urtarrilaren 20an amaitzen da lana aurkezteko epea. Informazio gehiago jasotzeko, jo ezazue Valentziako Euskaltzaleok Euskal Etxearen webgunera.

Hona hemen lehiaketaren oinarriak:

1. Lehiaketa honen gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da). Bestaldetik, ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak.

2. Luzera, gehienez, 2 horrialdekoa izango da; lerro bitartekoen espazioa 1,5a eta letra Arial, 12 neurria izan behar du. Gai askea da baina kontutan izan gutun formatua izan behar duela.

3. Txapelketa honek 2 kategoria izango ditu:

A.- Euskara ikasten ari diren pertsoneentzat

B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat

4.Lanak posta elektronikaren bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira baita ere.

5.Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: “Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarriko da. Lanak posta bidez bidali daitezke ere.

Hurrengo helbidetara: Laurak Bat (C/ Mª Jordán 6, baixos) eta Racó de la Corbella (C/Maldonado 46, Baixos). Aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 20an amaituko da.

6.Epaimahaia Valentzian euskal kulturaren ordezkariak diren pertsonek, Euskaltzaleok Euskal Etxea eta Laurak Bat Centro Vasco Navarroen partaideez osatuta egongo da.

7.Epaimahaiaren irizpidea apelezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileak literatura lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen du.

8.Saria Liburu-sorta euskaraz izango da, bi modalitateetan.

9.Sarien emanaldia Literatura Gala-Afarian izango da, Laurak Bat Euskal Etxearen elkartean, (C/Mª Jordán 6, baixos) urtarrilaren 27ean.

10.Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.

11.Irabazten ez duten lanak suntzituak izango dira. Irabazten duen gutunek lehiaketaren batzorde antolatzeailearen esku geratuko dira.

 

 

 

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.