Arte eszenikoen erakusleiho izango da beste behin Kultur Maratila

Euskarazko arte eszenikoen erakusleiho izango da beste behin Kultur Maratila, Artedrama plataforma eta Kultur Leioaren eskutik. Otsailaren 1etik 5era antzerkia, dantza eta musika garaikidea izango dira protagonista. (Argazkian: Unai Elorriaga idazlea eta Gibelurdinek taldea “Shane McGowanen ginela” proiektuan).

Gibelurdinek-Unai-Elorriaga-Shane-MacGowan

2012an abiatu zen Kultur Maratila zikloa Leioan, bere baitan hainbat adierazpide hartuz: antzerkia, dantza, bertsoa, musika, performancea… Antolatzaileen esanetan, “Kultur Maratilak horiek denak uztartzea eta plazaratzea du helburu. Kultur Maratila euskal sorkuntzaren plaza da, askotariko artistek eta publikoak bat egiten duten espazioa.”

maratila17-poster

Antzerkia eta dantzaren eskaintzari dagokionez, nabarmentzekoa da egongo diren hiru lanek berriki ezagutu dutela plaza (Beheko Larraineren berri elkarrizketa bitartez eman genizuen, kasu). Aukera paregabea beraz haien ibilbidearen hastapenean ezagutzeko. Honatx egitaraua, emanaldika estekaturik:

Otsailak 1, 20:00 (doan)

AMORANTEren kontzertua (Ikus HEMEN).

Amorante

Otsailak 2, 20:30 (3-6 euro)

ATTE HIL AURRETIK antzezlana, Beheko Larraine taldea.

atte-hil-aurretik-_325

Otsailak 3, 20:30 (5-10 euro)

HARIAK dantza emanaldia, Ertza konpainia.

Ertza

Otsailak 4, 20:30

FAKIU antzezlana, Atx teatroa.

fakiu

Otsailak 4, 22:00

SHANE McGOWANEN GIBELA, Unai Elorriaga & Gibelurdinek.

Gibelurdinek-Unai-Elorriaga-Shane-MacGowan

Otsailak 5, 19:00 (6-12 euro)

RUPER ORDORIKA, kontzertua. (Ikus HEMEN).

Ruper-Ordorika

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.