Peru Abarka lehiaketara narrazioak aurkezteko azken asteak

Ibaizabal argitaletxeak eta Markina-Xemeingo udalak antolatzen dute Peru Abarka lehiaketa. Album ilustratuak sustatzeko helburua dute: “Euskal idazle hasi berriak topatu nahi ditugu, formatu horretan argitaratzeko gogoa dutenak”, diote antolatzaileek. Ilustratzaile aritu nahi dutenak ere erakarri nahi dituzte. “Bi lehiaketa ditugu batean: narraziorik onena aukeratzeko lehiaketa, eta, aukeratutako narrazio hori ilustratuko duen ilustraziorik onena aukeratzekoa”. Idazleen kasuan, lanak aurkezteko epea otsailaren 3an amaituko da.

2015eko-Peru-Abarka-Album-Lehiaketa

Bi atal ditu Peru Abarka album ilustratuen lehiaketak: lehenik, idazleek beren narrazioak aurkezteko txanda da. Ondoren, narraziorik onena zein den erabakita, ilustratzaileek narrazioa irakurri eta beren ilustrazioak aurkezten dituzte lehiaketara. 2005ean ekin zioten lehiaketari eta, iaz, Patxi Zubizarreta idazlea eta Yolanda Mosquera ilustratzailea izan ziren garaile. Beroki gorria lana kaleratu zuten, Ibaizabalen eskutik.

beroki-gorria-portada

Hona hemen narrazioaren ataleko aurtengo oinarriak:

1. LEHIAKETA

Album lehiaketa bi ataletan dago banatuta. Lehendabizi narrazio onena aukeratzeko lehiaketa egingo da eta ondoren, aukeratutako narrazio hori ilustratzeko proposamenik onena aukeratuko da. Honako oinarri hauek arautzen dute narrazio lehiaketa.

2. LEHIATZAILEAK

Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte.

3. KATEGORIA, IPUINEN GAIA, HIZKUNTZA, GENEROA ETA LUZERA

Kategoria bakarra izango da: helduentzako literatura. Ipuinak euskara batuan aurkeztuko dira. Gaia librea izango da, eta ipuinak originalak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak izango dira. Azken hori ziurtatzeko egileak zinpeko adierazpena egingo du, baldin eta haren lana lehiaketa honetan saritua bada.Prosaz zein bertsoz idatzia. Narrazioek gehienez 12.000 karaktere izango dute; eta, gutxienez, 9.000 (espazioak barne).

4. LANAK NOLA AURKEZTU

Lanak honako formatu honetan aurkeztuko dira: DIN-A4 tamainako orrietan, ordenagailuz eta alde bakarretik idatzita, lerrotik lerrora 1,5 aldea utziko da eta Times New Roman izeneko letra mota erabiliko da, 12 puntukoa. Orriak zenbatu egingo dira, eta orrialde guztietan adieraziko da lanaren izenburua. Kopia bakarra aurkeztuko da gutunazal itxi batean.

Gutunazal horretan ez da egilearen izena ipiniko, baizik titulu edo ikurritz bat. Titulu edo ikurritz berbera idatziko da lanaren orri guztien buruan. Gutunazalaren barruan, titulu edo ikurritz berbera duen beste gutunazal bat sartuko da. Bigarren gutunazal horren barruan adieraziko dira egilearen datuak: izen-deiturak, telefono zenbakia, jaiotze-data eta helbide osoa. NAren fotokopia bat ere sartu beharko da.

Lehiatzaileek gehienez ere bina lan aurkez ditzakete.

Epaimahaiak ebazpena emandakoan, lehiatzaileek hilabeteko epea izango dute aurkeztutako lanak berreskuratzeko. Irabazle ez diren lanen jabetza egileena da

5. NON ETA NOIZ AURKEZTU

Lanak Markina-Xemeingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daitezke, bai eta postaz bidali ere honako helbide honetara:

Markina-Xemeingo Udala

“Peru Abarka Album Lehiaketa 2017”

Goiko Portala 3

48270 Markina-Xemein. Bizkaia

Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da 2016ko abenduaren 3tik 2017ko otsailaren 3ra arte.

6. LANEN JABETZA

Udalak bere egingo du sarituaren lanaren jabetza 1. ediziorako, eta argitaletxeari emango dio.

Ondorengo ediziorik balego, argitaletxeak egilearekin hitzartu beharko ditu zehaztapenak.

Narrazio irabazlea aukeratu ondoren ilustrazio-lehiaketa jarriko da martxan. Testu irabazlea gaztelaniara itzuli egingo da. Behin-behineko itzulpen hori ez da argitaragarria izango,

funtzio bakarra lehiaketan parte hartuko duten ilustratzaile ez euskaldunentzat lagungarria izatea baita.Narrazio irabazlea, eta horren behin-behineko itzulpena, eskuragarri izango dira lehiaketaren blogean: http://peruabarka.wordpress.com

7. SARIA

Irabazle bakarra egongo da eta 1.700 € jasoko ditu. Horrez gain, lana argitaratukoda album formatuan.

8. EPAIMAHAIA

Lehiaketari buruzko erabakia eta epaimahaikideen epaitza irabazleari zuzenean emango zaio jakitera. Gainerako parte hartzaileei eta komunikabideei ere jakinaraziko zaie.

9. BESTE ARAU BATZUK

Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarri-arau guztiok onartzea. Antolatzaileek, lehiaketaren onerako egoki iritziz gero, behar beste aldaketa egin dezakete arauotan. Halaber, zaindu egingo dituzte aurkezten diren lanak, baina ez dutehorien erantzukizunik edukiko.

Lanek maila nahikoa ez dutela erabakitzen bada, saririk ez ematea erabaki liteke.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.