Euskal literaturari buruzko ikastaroak Durangoko “Humanitates” zikloan

Euskal Literaturari buruzko ikastaro sorta eskainiko du Durangoko Arte eta Historia Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Humanitates zikloaren barruan. Gaztelerazko eskaintzan Erdi Aroa izango da gai-ardatza, euskarazkoan berriz euskal literatura bera. Otsailaren 2a bitarte eman daiteke izena. Jarraian topatuko duzue euskarazko egitaraua osorik.

humanites

HUMANITATES 2017 ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, otsailaren 2a bitartean. Aurten Erdi Aroko Historia eta Euskal Literaturari buruzko ikastaroak emango dira, otsaileko bigarren astean hasita martxoko azken astera arte. Asteartetan elkartuko dira historiari buruzko ikastaroaren partaideak, eta ostegunetan euskal literaturan sakondu gura dutenak. Ikus HEMEN bi ikastaroetako egitarauak osorik.

Durangoko Arte eta Historia Museoan izango dira zikloaren barruko saio guztiak, 19:00etan. Saio bakoitza gaian aditua den irakasle batek gidatuko du. Modulo bakoitzak 25 euroko prezioa izango du (15 eurokoa 25 urtez azpiko ikasleentzat eta langabetuentzat), eta Museoko bulegoan egin behar da ordainketa. museo@durango.eus helbidera idatzita egin daitezke, bestalde, erreserbak.

durango humanitates

IKASGAI-ZERRENDA

1. gaia: Poesia erromantikoa.
Irakaslea: Asier Barandiaran
Data: Otsailak 9, osteguna

2. gaia: Haur literatura. Irakaskuntzaren eta jolasaren artean.
Irakaslea: José Manuel López Gaseni
Data: Otsailak 16, osteguna

3. gaia: Guridiren El Caserío, zarzuela eta Lauaxetaren poesia.
Irakaslea: Jon Kortazar
Data: Otsailak 23, osteguna

4. gaia: Kirmen Uribe: Identitate globala eta identitate lokala.
Irakaslea: Paulo Kortazar
Data: Martxoak 2, osteguna

5. gaia: Gaur-gaurko euskal literatura.
Irakaslea: Jon Kortazar
Data: Martxoak 9, osteguna

6. gaia: Eider Rodriguezen literatura: emakumezko protagonistak feminismoaren eraikuntzan.
Irakaslea: Iratxe Esparza
Data: Martxoak 16, osteguna

7. gaia: Emakumeen irudikapenak 36ko Gerrari buruzko eleberrigintzan.
Irakaslea: Amaia Serrano
Data: Martxoak 23, osteguna

8. gaia: Ander Lipusen antzerki hizkuntza.
Irakaslea: Jaime Valverde
Data: Martxoak 30, osteguna

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.