Ismael Manterolaren “Maite ditut maite” liburua aurkezteko mahai-ingurua Bilbon

Ismael Manterolaren Maite ditut maite: transmisioa XX. mendeko artean saiakera aurkezteko mahai-ingurua antolatu du Bilbon asteazkenean (otsailak 1) Argitaletxea EDO!k. Liburu honetan “iragan mendeko artearen transmisioan izandako bihurguneei begira jarri da egilea: modernitate eta tradizioaren arteko hartu-emanak, etika eta estetikaren arteko loturak, eta artearen sistemak jokatutako papera ditu aztergai”.

maite ditut maite

Asteazkenean (otsailak 1) 19:30ean Bilboko Anti liburu-dendanĀ  aurkeztuko dute Ismael Manterola Izpizuaren saiakera: Maite ditut maite, Transmisioa XX. mendeko artean. Mahai-inguru baten bitartez aurkeztuko dute liburua, parte hartzaile hauekin: Haizea Barcenilla, Xabier Gantzarain eta Ismael Manterola bera. Hauxe izango da mahai-inguruaren titulua: “Euskal Herriko artea: transmisioaren arrakalak”.

maiteditutmaite

 

Argitaletxea EDO!k plazaratuko du liburua. Xabier Gantzarainek idatzi du liburuko hitzostea.

Honatx liburuari buruzko informazioa:

Maite ditut maite: transmisioa XX. mendeko Euskal Herriko artean

Ibilbide luzea egin du Ismael Manterolak arteari begira: aztertu du, horri buruz idatzi, bai eta irakasle aritu ere. Liburu hau bada jardun horren fruitu, Euskal Herriko XX. mendeko artearen ibilbide bat osatu baitu Manterolak. Iragan mendeko artearen transmisioan izandako bihurguneei begira jarri da egilea: modernitate eta tradizioaren arteko hartu-emanak, etika eta estetikaren arteko loturak, eta artearen sistemak jokatutako papera ditu aztergai. Manterolaren lan eskerga eta beharrezkoari esker, abiapuntu bat daukagu orain, tresna bat, Euskal Herriko artearen lanbro artean nork bere bideak topatzeko, nork bere bazter kuttunak.

Egileari buruz

Ismael Manterola Ispizua (Zumaia, 1966). Artearen historialaria. Geografia eta historiako ikasketak egin zituen, gero, ordea, artearen historia jorratzen hasi, eta arlo horretan aurkeztu zuen doktore tesia, 2006an. EHUn dihardu irakasle eta, horrez gainera, hainbat komunikabidetan kolaboratu du, hala nola, Mugalarin eta, orain gutxi arte, Berrian. Akademiaren arloan liburuak eta artikuluak ida-tzitakoa da. Euskal arte garaikideari erreparatzen dio arreta biziz.

Azala osorik

Honatx Aran Santamariak egin duen azala osorik:

maiteditutmaiteberriaazala

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.