Antzerkia taberna giroaz jabetuko da

Ostegun honetan hasi eta otsailaren 19ra bitarte, Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren 26. edizioa ospatuko da Donostian. 16 taldek hartuko dute parte eta, besteak beste, euskarazko antzerkigintza sariketan nagusitu zen lanaz gozatzeko aukera izango da: Anodino Teatroa taldearen ‘Erbeste’ komediaz.

ANtzerkia

Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero egiten da Donostiako erdiguneko eta zenbait auzotako taberna eta lokaletan. Programak musika eta umorea, antzerkia, magia edota bakarrizketak bateratzen ditu, eta zaleei nola gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei ere barietate antzerkia hurbiltzea du xede.

32 ikuskizun eskainiko dira honakoan, hiriko 26 agertokitan barrena. Eskaintza oparoa izango denez, tankera ezberdineko lanez gozatzeko aukera izango da beste behin ere.


Erbeste’, komedia saritua

Jaialdian parte hartuko dutenen artean, euskarazko antzerkigintza proiektuen 7. deialdiaren irabazlea dago; Anodino Teatroa taldearen Erbeste komedia izan da aurten gailendu den antzezlana. Otsailaren 3an ostirala, Ardube tabernan (Ernio mendia, 8) gaueko 20:00etan. Sarrera, doan.

l_erbeste_cartel_web

Antzezlan honen xedea hauxe da: familia desegituratu baten joan-etorriak ezagutzera ematea eta matxismoaren gaitzaz hausnartzea. Horretarako, Adam eta Evaren Bibliaren zatia berrikusi beharko dute.

 

Poltsiko Antzerkiaren programazio osoa Donostia Kulturaren webgunean kontsulta daiteke. Hauxe esteka ZUZENA.

 

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.