Annie Ernaux-en Gertakizuna (Igela), Joseba Urteagak euskaratua
Asteazkena, 2014-01-22 Ainara Gorostitzuk, ogibidez kazetari, Aldamenekoa (Elkar) liburua plazaratu zuen 2012an. Euskal Herrian azken aldian izan dugun immigrazioaz mintzo da liburu honetan, hamar erreportaje luzeren bitartez. Horietako bakoitzean, bere lurraldetik alde egin duen pertsona bat ezagutuko dugu sakonean: bere zirkunstantziak, gorabeherak, arazoak, ametsak, nahi eta ezinak… Puri-purian den beste gai bat ukitzen du Annie Ernaux-en Gertakizuna (Igela) nobelak: abortua. "Annie Ernauxek (Lillebonne, 1940) kontatzen duen iragan urrun hori gure etorkizun hurbil izango ote den. Horrexegatik estutu zait arnasa", halaxe dio bere iruzkinean Ainara Gorostitzuk. "Horrexegatik gomendatzen dut orain liburu hau".