Komunitatea

Lizar Begoņa

Jakintsua izan

Asteartea, 2020-03-24 | Lizar Begoņa

 

Arbola baten gaineko zahar jakintsu bat izan nahi dut

eta zuri istoriak kontatu

 

edo arbola baten moduan kontatu nahi dizkizut

jakintsuen istoria zaharrak

 

edo izan nahi dut arbola-jakintsu zaharra

istoriak zure gainean kontatzeko

 

edo nahi dut zure istoria zahar bateko arbola gainekoa

eta jakintsua izan.

 

sitsek.com 

Eskatu ez dudana

Ostirala, 2020-03-20 | Lizar Begoņa

Ez dizuet eskatu testurik

ez kantarik

ez inperatiborik,

ez negarrik

ez gerrarik

ez errurik,

 

Ez dizuet eskatu iraganik

ez albisterik

ez azalpenik,

ez radarrik

ez aukerarik

ez neurririk.

 

Baina

testu

kanta

inperatibo

 

negar

gerra

erru

 

iragan

albiste

azalpen

 

radar

aukera

neurriekin

inbaditzen nauzue.

 

Eskatu dizuedana baino gehiago,

ikusi nahi dudana baino gehiago,

entzun nahi dudana baino gehiago,

sentitu nahi dudana baino gehiago,

sinestu nahi dudana baino gehiago,

desiatu nahi dudana baino gehiago,

aukeratu nahi dudana baino gehiago.

 

Askoz gehiagorekin zatozte,

eta ez dut behar,

ez dut nahi.

 

sitsek.com

Partzelak

Astelehena, 2020-02-03 | Lizar Begoņa

Partzela barruko partzelak eta horien barrukoetan, norbere selfie erraldoiaren aurrean, ahalik eta isolatuen zahartzeko plan honek funtzionatzen du.   Treneko izu epidemikoa ume bati erakutsi, tristeziaz hiltzen ikusiko duzu. Baina biziraungo dio, helduen munduko ume guztien antzera, eta moldatuko da, denen antzera, herri esaten genion partzela multzoan.   Ulertzen hasia naiz jabegorik ez duen izaki batez maitemintzea ez dela funtzioa, eta funtziorik ez duen oro ez dela tresna zentzuzkoa, pantailarik onena argiz eta kolorez betetakoa dela.   Distantzia sentitzen ez [...] Gehiago irakurri

Holmes

Ostirala, 2020-01-03 | Lizar Begoņa

 

ni naiz Holmes

metafora mitikoa

 

alde berekoa naiz

detektibe hutsa

 

izan bi eme zis

zis eme bi izan

 

eme eta emeak

edo ar eta arrak

 

gauza bera dira

pribatutik kanpo

 

marrak erpinak

non nago hirukian

 

piramide bat da

behetik gorakoa

 

ni Holmes naiz

detektibe beltza

 

noiz itzuliko zara

marran nago zain

 

erpinetatik beste bi

hiru marren punta

 

pertsona organiko

natural izan zaitez

 

galdera da nolakoa

nolakoa da naizena

 

erraza da bestaldea

biktimena da hau

 

oheratu gaitezen

gero dispertsatu

 

Holmes naiz ni

galdutako Holmes

 

 sitsek.com

Artxipielagoaren negatiboan

Igandea, 2019-10-20 | Lizar Begoņa

 

Ez dakit zenbat bide luzatu ditudan paralelotan marratuta,

izan nahi nukeen guztiaren saiakera plural eta nobatoen sinbolo gisa.

 

Gure garaia etorkizunean esplikatzeko erabiliko diren sinonimo guztietako bat besterik ez naiz.

Norbait izateko konplexu historikoz xahutzen ditut denborak,

areago galduz XX. mendetik beherako kontzentrazioa.

 

Eten, eta ezeri atentzio konstanterik eskaini gabe, trantsizioan bizi dut denbora,

irlen arteko hutsuneetan, esan badaiteke.

 

Irla behatz puntaz ikutu, eta ezagutu ezik, ondorengo uharte baterako distantzian bizi.

artxipielagoaren negatiboan, alegia.

 

Herrietatik hirietarako garraiobide publikoetan belaunaldi oso baten jarrera exiliatua soma dezaket,

ezlekuetan "izatea" beste erremediorik ez [...] Gehiago irakurri

Les reines

Asteartea, 2019-08-27 | Lizar Begoņa

 

El meu rei

és callat

especial

se li enrogeixen els ulls

quan arribo

 

la meva reina

és dolįa

especial

la que millor estima

 

i si volen

i si es cansen

que descansin les reines

 

jo les tinc cura.

 

 sitsek.com 

Eskerrak

Igandea, 2019-06-02 | Lizar Begoņa

 

Eskerrak

 

atzerago

eta atzerago

geratzen doazen egun batzuk

 

eskerrak ahazten ditudan

apurka-apurka

 

baina

ahaztu nahi ez ditudan

beste askoren eskutik doaz

batzuetan

 

eta nire eskuek

ez diote zahartzeari utziko

 

badakit

aldentzen noala egun guztietatik

egunero

 

berandu da gauza batzuetarako

beste batzuetarako

ostera

goizegi

 

atzea handitzen

eta

aurrea txikitzen doaz

 

eta eskerrak idazten dudan

aldi oro

 

zer nintzateke

bestela?

 

zer zinateke

zu?

 

Eskerrak

osasun kontuagatik

bada ere

idazten dudan.

 

 sitsek.com

Pentsa nitzakeenak

Igandea, 2019-01-27 | Lizar Begoņa

 

Bi urteko ume bat putzu batean erori da

aste honetan.

 

Eta zer nahi duzu esatea?

Zer esango dizut?

 

Telebistan ikusi dut,

Telecincon.

 

Zer nahi duzu esatea?

Horrela heldu zait notizia.

 

sitsek.blogspot.com

 

Infinitura begira dauden ahuntzak

Igandea, 2019-01-27 | Lizar Begoņa

 

Zertaz,

norentzat,

eta zergatik nahi duzu idaztea?

 

Badakit

ez dela mundu mailako problema bat

irakurle bakar bat izatea,

erdia, laurdena,

edo 0,3 irakurlea.

 

Zuk, adibidez, bazenekien idazten nuela.

 

Baina ezin diot utzi idazteari,

idazten jarraituko nuke

hurrengo urteetako Itsuen Epidemia erdian ere.

 

Non batuko lirateke bestela oskol eta lo?

Edo non esan nezake

bi denbora ditudala ohekide batentzat?

 

Ezin senti nezake txiza eta kaka eta alu idaztearen adrenalina,

edo Zu guztiak inorentzat idaztearena.

 

"Idaztea maitatzea dela", "hori dela maitasuna",

eta "beste gutxi", esango lukete poeta-idazleek

planetako giroa sentikortasun sakon, amaigabe eta larros batekin epeldu nahiean.

 

Doazela mendira

infinitura begira dauden ahuntzen [...] Gehiago irakurri

Izango naizen sitsa

Astelehena, 2019-01-21 | Lizar Begoņa

 

Email bat bidali dut Hong Kongera

esanez

sits marroi bat izango naizela.

Kafkaren kakarraldoa baino bereziagoa,

Tempesten antzekoa.

 

Zizare bat nintzela lehen,

eta, orain,

tximeleta bat baino,

sits beix-feo bat.

 

https://sitsek.blogspot.com/ 

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.