Author Archives: admin

Amaia Lasari omenaldia Getarian

Hauxe da egitaraua: ‘AMAIA LASA ALEGRIA, KAIUAREN HEGALDIA’ MAIATZAK 12 AITORTZA BERE IBILBIDEARI. 18:30ean, udal aretoan. MAIATZAK 13 MAHAI-INGURUA: Itxaro Borda, Hedoi Etxarte eta Lorea Agirrerekin. 18:30ean, Iturzaeta aretoan. MAIATZAK 14 IRAKURRALDI MUSIKATUA. 18:30etan, Iturzaeta aretoan. Aforoa mugatua. Gonbidapenak maiatzaren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

«Hormako atea» eta «Niirlit»: urruneko lurraldeetara bidaiatzeko gonbita

H. G. Wellsen Hormako atea eta beste ipuin batzuk bilduma argitaratu du Elkarrek, Joxe Mari Berasategiren itzulpenean, eta Juliana Léveillé-Trudelen Niirlit eleberria, ostera, Txalapartak, Aiora Jakak euskaratu duena. Urruneko lurraldeetara –irudimenekoak zein errealak– bidaiatzeko aukera eskaintzen dute bi lanek, eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Maialen Diaz Urrizari elkarrizketa

Deserria dago, neurri handi batean, antzezlan honen oinarrian. Zerk erakarri zintuen gai horretatik? Historiaren etengabeko prozesua da migrazioa: pertsonek betidanik izan dute mugitzeko beharra, baldintza eta arrazoi ezberdinengatik eta ondorio anitzekin. Horregatik, sorterria atzean uzteak eta leku berri bati egokitzeak … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Poesia, antropologiaren tresnekin

Ni eta gu. Zazpigarren uhina poesia-liburua argitaratu du Pako Aristik, Erein argitaletxearen eskutik. Inazio Mujika editorearekin batera aurkeztu zuen pasa den astean. Mujikak, hain zuzen ere, Aristiren «jakin-mina» azpimarratu du, kazetari edo narratzaileari berezkoa zaiona, poema-liburu honetan «itsasora» eta bertako … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Hitzez eta ahotsez” irakurraldia Durangon

Pandemiatik eratorritako zailtasunak zailtasun, Durangon aurten eutsi egin diote “Hitzez eta ahotsez” ekimenaren antolakuntzari. Hala ere, egoera dela eta zenbait berezitasun izango ditu deialdiak. Hasteko eta behin, irakurraldia egiteko lekua aldatu dute (lehen Plateruenan izaten zen), eta San Agustin antzokian … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Beñat Sarasolaren apalategian: Itzulpenak eta klasikoak ugari

Poesiaren arloan ekin zion bere ibilbideari Beñat Sarasolak: Alea eta Kaxa huts bat poema-liburuak argitaratu zituen Susaren eskutik, bi urteko tartearen (2007an eta 2009an hurrenez hurren). Etenaldi luze baten ondoren, Deklaratzekorik ez nobela kaleratu zuen orain bi urte, Susaren eskutik … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Martin Ugalde gogoan “Itsasargiak” ekimenean

“Itsasargiak” ekimenak garai zailenetan iparrorratz izan ziren idazleei gorazarre egitea du helburu. Euskal Idazleen Elkarteak sortu eta Donostia Kulturak lagunduko duen asmo honetan, lehen omendua Martin Ugalde izango da aurten beteko dira-eta 100 urte jaio zela. Mantal Urdinaeta Gizontzarra ipuinak podcast bihurtuz eta sarean … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

«Gurea bezalako literatura batek erdian jarri behar ditu gatazkak eta zapalkuntzak, ez zokoan»

2016an argitaratu zenuen Before Babel, ingelesez, eta iaz euskarara ekarri zuen Babel aurretik Amaia Apalauzak, Txalapartaren eskutik. Nola sentitzen zara argitalpen honekiko? Pozik zaude? Bai, pozik nago. Uste dut lehen edizioa ia osorik saldu dutela eta beste edizio bat egin … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Libuaren Eguna Irakurrieran saioko ardatz

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik:

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Fermin Zabaltzarekin “Mari-mutil handi baten blusa” mintzagai

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik: Sinopsia: «Utzi nion ikus zitzala nire beldurra eta nire lotsa, gizon bati nahita inoiz utzi ez nion bezala. Baiezko keinua egin zidan. Ulertu zuen. Duffy bultzaka joan zen hesiraino, laneko bota goratu, eta hesia ostikoz … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment