Author Archives: Hasier Rekondo

Txolarre morfina-zalea

Tristura aberasgarri gerta dakiguke, banketxean lanean ari den  urdangari legez, harreman oro ihes egiteko trenbide terapeutikoa da. Ez naiz emakume gazte lerdena, ez naiz homosexuala, ez naiz alkoholikoa, ez naiz heteroxesuala, ez naiz funtzionario drogazalea, ez naiz  Byron Mesolingiko odol ustelduan… … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Existentzia paraleloak

Egiten ditugun eta egiten ez ditugun gauzez ari natzaizu. Inoiz egingo ez ditugunak, alegia. Bi errealitate maila ezberdinez ari natzaizu deus gutxi ulertu ez arren. Gertatzen ari diren esperientzien errealitatea eta inoiz gertatu edota gertatuko ez direnak (zurekin oporrak Kroazian … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Espirituak ez du non finkatzerik

Odolki baten antzera egokitzen zaio espiritua gorputz ahul honi. Ez didazue sinetsiko, bost axola niri. Hain gustura nago Ivry-ko nire gelaxka honetan, izkiriatzen. Zuon itzal zantzuak entzun ditzaket, arerio eta herio zarete niretzako. Erdeinuz begiratzen dut gorputz haratustel hau. Orduak besterik ez zaizkit geratzen, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Grisez tindatutako mihisea

Ez dira gurean oso ohikoak iragan mendeko 50eko hamarkadaren gaineko literatur lanak, ez frankismoak sortutako gerrak eragindakoak adina bederen. Arantxa Urretabizkaiak (Donostia, 1947) estilo xumez eta gardenez eman du Zuri-beltzeko argazkiak bere azken liburuan (Pamiela, 2014) belaunaldi oso bat grisez tindatu zuen … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Egiak min ematen du, Mary Woodson gogoan

Mary Woodson-ek ez zuen egia jasan. 1974ko urriaren 18ko gauerdian, puntu-puntuan irakiten jarritako artabirrinak jaurti zituen Al Green amorante eta soul kantari ospetsuaren bizkarrean behera. Erredura larriak eragin zizkion.  Kristau bihurtzeko seinaletzat hartu zuen Love and Hapiness kantuaren sortzaileak. Fedea berreskuratzeko detonadorea, Woodsonen ezkontza … Continue reading

Posted in Komunitatea | Tagged , , | Leave a comment

Armiarma paranoikoa

  Barne-eztandetan galduta, noraezean, Nocilla Experience irakurri ezinik. Musika lerdenetan begiak so, erdeinuzko garrasi okagarriak. Poeta batek hitzak merezi behar direla ziurtatu du, bizitzak merezi diren gisa. Zuk ez dituzu merezi. Gehiengo absolutuaren kontraesan moralen gaineko eskuizkribuan egia ageri da. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Pistolaren mintzoa

“Miseria bategatik 40 urtez lan egin ondoren jubilatuko zaren ez jakitea indarkeria da, Estatuaren bonoak, lapurtutako pentsioak, burtsaren iruzurra biolentzia da…” Savvas Metoikidi langile greziarraren hitzak dira, bere buruaz beste egin baino lehen esandakoak. Gogoan dut  80. hamarkadaren amaieran  M-ak … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Abangoardiako emakumeen urtea

2014ko urtean literatur uzta ezin oparoagoa bildu da, abangoardiako ustekabez betea suertatu zaigu literatur zaleoi. Lan nekezak izango dituzte Euskadi Sariko epaimahaikideek Literatura Saria erabakitzeko. ‘Erraiak’ Egilea: Danele Sarriugarte.Argitaletxea: Elkar.Ezbairik gabe, urteko eztanda literarioa, formaz eta edukiz. Egilearen lehena izanik, nobela anplifikatu … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Giza-sakrifizioak

Giza-sakrifizioak ulergaitz zaizkigulako egiten dugu geure buruaz beste. Jainko baten gisara berresaten ditugu marmar talmudikoak, ipuin-kontalariek akronimoak ahozkatuz esango lituzketen epopeiak gustuko ditugu. Giza-sakrifiziorik gabe ezingo genuke errealitate paralelorik bizi. Orainaren aldarea eskaintzea besterik ez…

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Zipriztin nihilistak

Heriotzaz kontatzen den guztia gezurra da. Errealitatea irain bat da, ukabileko bat bular aldean, eta haren kontrako ituna engainu bat da», Sandor Marai idazle hungariar erbesteratuaren aipu nihilista erabiltzen du, beste aipu gogoangarri batzuen artean, Jabier Muguruzak (Irun, 1960) bere … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment