Category Archives: Sinadurak

Garazi Ugalderen poema: «Habitatzeko moduak»

HABITATZEKO MODUAK «Lurra ukitu bezain laster lurrunduko gara seguruenik baina bitartean barre egingo dugu eta gaztainondoaren sustraiez eginiko giltzak beharko dira etxeetara sartu ahal izateko». Igor Estankona «Hiria gorroto dudanean» Anemometroa, 1998, Susa   atzeko atea Ibaiertzeko harri epel batean … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

«Itzuli nuen lehen liburuan, amets egin nuen aditz batekin, eta ametsak eman zidan soluzioaren parte bat»

Euskal itzulpengintzarekin kasik batera egin du ibilbidea Koro Navarrok (Donostia, 1955): itzultzaileek apenas eredurik eta aitortzarik zuten garaietan hasi zen, testuak eskuz euskaratzen, eta gerora lehen lerrotik ezagutu ditu teknologiaren eta estimuaren onurak. 30 urte inguru daramatza ofizioan eta beste … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Lizar Begoñaren sormen-lana: «Bonsaien ura»

BONSAIEN URA Txinatarretik frantsesera ekarri zuen Marguerite Yourcenarrek zera: «gouverner un grand empire est la même chose que faire frire un petit poisson». Gauza bera direla inperio handi bat gobernatzea eta arrain txiki bat frijitzea, gauza bera liburu bat idaztea … Continue reading

Posted in si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

Ane Zubeldia Magriñaren sormen-lana: «Leku bat, berandu»

LEKU BAT, BERANDU (antzezlan posible baten kimua) Lekuan ez dago lekua besterik. “Maitatzea nondik balitz”, Maite Larburu Hau etxe huts bat da. Etxe bat, oraindik. Oraindik diot aurki ez delako izango. Ni joaten naizenean desagertu egingo da etxe hau. Horregatik … Continue reading

Posted in si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

Oihana Aranaren poema: «Bitxilorezko idunekoa»

Bitxilorezko idunekoa   Azala erauzi diezadaten nahi dut. Ez da amets efimero bat, ez da fantasia hutsa.   Azala erauzi diezadaten nahi dut. Bizilagunari oparitzeko geranioari aldaxkak erauzten zaizkion gisan. Baina egizue bortitzago, odoltsuago, Geranioek ez dute gorri kolorea merezi … Continue reading

Posted in si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

Garazi Ugalderen poema: «Erortzeko moduak»

ERORTZEKO MODUAK   «keak ereindako bide honetan gidatzen gaitu nahigabeak barruko itsaslabarretatik erortzen gara gero eta beherago horren aurka borrokatu gabe konturatu bagina bezala hori dela geu garena». Izaskun Gracia Quintana Ohe hutsetan, 2018, Balea Zuria   I   Hauskorrak … Continue reading

Posted in si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

Heriotza, literaturak argituta

Heroi bat ihes egiten ari da Troia setiatu eta suntsitutik. Aita darama bizkarrean, eta seme txikia eskutik helduta. Zaldiaren trikimailuak arrakasta izan du: grekoek hiriko harresiak zeharkatu dituzte, su eman diete etxeei, erail dituzte gizonak eta esklabo hartu emakumeak, eta … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Lizar Begoñaren sormen-lana: «Palmondoak atzerrian»

PALMONDOAK ATZERRIAN  Landare tropikal bat atzerriratu nahi dut nire lurralde aberatsera. Exotiko itxura eman nahi diot leku honi, diru eske dabiltzan umeen artetik urrun, oso urrun, atlantikoaz bestalde. Berotegi zuri batean landatu; luzatu dadila mikroklima epelean, benetako itxura hartu arte. … Continue reading

Posted in si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

Ane Zubeldia Magriñaren poema: «Kale bat, zatika»

Kale bat, zatika Eta beste susmo batek egiten digu tira: zerbait galdu dugu. Margaret Atwood, “A Place: Fragments” Oroitzen ditut prostitutak callefuenterrabiako ateetan zain, eta gu maldan behera korrika pasatzen, lehenengo mozkorraldia begietan 14 urterekin etxera bueltan oinez, eta gorputz … Continue reading

Posted in si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

Oihana Aranaren poema: «DIPLOTAXIS TENUIFOLIA»

DIPLOTAXIS TENUIFOLIA   «Quiero ser en este cuerpo un árbol» -Ingrid Bringas   Nik ere zuhaitz izan nahi dinat gorputz honetan; edo are, zuhaitz izan nahi dinat hire gorputzean. Sarkin desesperatuak nola: sudurluze, arrotz.   Nola egiten den asmatu bitartean, … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment