Category Archives: si-Iritzi artikuluak

Alazne Arrutiren iritzi artikulua: “Denboraren unitatea”

Printze Txikiak azeriaren bitartez ikasi zuen, erritualek, espazio edo ingurune batean etxebizitzek duten funtzio berbera dutela denboran. Hau da, etxe baten antzera, denbora, bizigarria bilakatzen dutela. Ordenatu egiten dutela eta hartara, zentzua eransten geure jardunari. Denbora bera ere, gizakiak sortutako … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Antonio Casado da Rocha: “Hernani Kale Literaturaren modus operandi”

Duela lau urte hasi ziren literatura irakurraldi bereziak antolatzen Hernanin. Hasiera Argiako blogean deskribatu nuen, baina 11 irakurraldi egin ditugu eta bakoitza ezberdina izan da. Orain lagun askoren artean ezaugarri batzuk finkatu ditugu eta hemen paratu nahiko nituzke, beste irakurraldi … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Erika Olaizolaren iritzi artikulua: “Kristalezko ontzia”

Begiak itxi nituen bihotza ireki nuenean. Itsu-itsuan, “sekretua” izena berez hartu zuen kristalezko ontzi batean ezkutatu nintzen. Poza bezain sendoa, begirada bat bezain hauskorra, sexua bezain gardena eta sekretu bat bezain mugatua zen kristalezko ontzi batean. Zure eskuetan zegoen kristalezko … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Alazne Arrutiren iritzi artikulua: “Izengabeen itsasoa”

Behin esan zidaten, bakoitzak bere liburutegian izan nahi lukeena irakurtzeko beste modu bat, norberak irakurri nahi lukeen hori idazten saiatzea zela. Akaso ordutik, ekintza bera ere beste era batean gauzatu izan dut, inkontzienteki bada ere. Gerora, premisa bera bizitzaren beste … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Antonio Casado da Rocharen iritzi artikulua: “Trabatua”

Egunotan idazketa praktika berri batekin esperimentatzen ari naiz: “Trabatua” (stuck) izeneko teknika edo ariketa, jatorriz Arawana Hayashik garatu zuena Gizarte Presentziaren Antzerkiaren (Social Presencing Theater) barruan. “Theater” hitza bere zentzu etimologikoan ulertu behar dugu hemen: grezierazko theâsthai aditzatik dator, “begiratu” … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Pinpirina

Idazten jarri naiz jakin gabe zeri buruz idatziko dudan. Nire behatzei ari naiz uzten nahi dutena tekleatu dezaten. Behatzak diodanean eskukoak esan nahi dut, ez hankakoak. Badakit, berez, behe hatzak direla baina nik, bueno, guk, Azpeitin behintzat, behatzak eskukoei esaten … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Alazne Arrutiren iritzi artikulua: “Leihoak”

Diote eguraldiak, eragina duela umorean. Hala ez izanda ere, sentitu ohi dut haragitan halako zerbait. Ez dut gustuko lotarakoan logelako pertsianak jaistea, noiz edo noiz, kidearekiko errespetuz eta haren loaren kalitatea bermatzeko intentzioz, konformatu izan behar dudan arren. Goizaldean, leihotik … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Erika Olaizolaren iritzi artikulua: “Korona zaitez”

Honegatik eta hargatik. Bestea eta hura. Entzun dut esan dutela. Esan omen dute hau. Esan omen dute beste hau. Iritsi zait hau eta iritsi zait beste hau ere. Esan omen dute hura eta esan omen dute beste hau. Informazio kolapsoa … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Antonio Casado da Rocharen hirugarren iritzi artikulua: “Balkoi literatura”

Badago literatura ona, literatura txarra, eta erdipurdikoa. Eta badago kale literatura: irakurzaletasuna espazio publikoan aldarrikatzeko ekintzak, Hernani Kale Literatura kuadrillan egin ditugun bezalakoak. Eta orain, halabeharrez, balkoi literatura asmatu dugu. Antzinako Japoniako terrazetatik renku generoa datorkigu: festa txikia, non egun … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Erika Olaizolaren bigarren iritzi artikulua: “Ni ispiluan”

Ispilu aurrean nago. Zutik. Zentzu guztitan biluzik. Neure zentzu guztitako biluztasunari begira daramat denbora zertxobait. Malko bat ari zait erortzen mofleteetan behera. Eta ispiluaren beste aldean nagoenari ere malko bat ari zaio erortzen mofleteetan behera. Bioi batera, aldi berean. Elkarri … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment