Category Archives: si-Elkarrizketak / Erreportaiak

«Itzuli nuen lehen liburuan, amets egin nuen aditz batekin, eta ametsak eman zidan soluzioaren parte bat»

Euskal itzulpengintzarekin kasik batera egin du ibilbidea Koro Navarrok (Donostia, 1955): itzultzaileek apenas eredurik eta aitortzarik zuten garaietan hasi zen, testuak eskuz euskaratzen, eta gerora lehen lerrotik ezagutu ditu teknologiaren eta estimuaren onurak. 30 urte inguru daramatza ofizioan eta beste … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Heriotza, literaturak argituta

Heroi bat ihes egiten ari da Troia setiatu eta suntsitutik. Aita darama bizkarrean, eta seme txikia eskutik helduta. Zaldiaren trikimailuak arrakasta izan du: grekoek hiriko harresiak zeharkatu dituzte, su eman diete etxeei, erail dituzte gizonak eta esklabo hartu emakumeak, eta … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

«Ehiztari bakartia izan zen Carson McCullers, eta halakoxeak dira haren pertsonaiarik onenak ere»

Carson McCullersen Kafe tristearen balada argitaratu berri duzu, Pasazaite argitaletxean. Baina itzulpena lehenagotik egina zenuen, ezta? Literatura Unibertsala bildumarako egin nuen duela hogeita bosten bat urte, baina argitaratzeko eskubidea ukatu ziguten, eta ordenagailuko karpeta batean gordeta egon da harrezkero. Ahalegin asko egin … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Argiantzan oso zaila da zer datorkigun ikustea

Eskerrik asko elkarrizketari baiezkoa emateagatik Pello. Zer moduz zaude Covid-19ak eragindako egoera honen erdian? Ongi nago. Begira, bi gertaera izan dira joan deneko zortzi hilabeteetan eragin dutenak. Batetik, erretiroa hartu dudala lanetik, eta erretiroa baliatuz zuzenketak bukatu ahal izan ditut. … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Ipuingintza mundua ulertzeko tresna bihurtu zenekoaz

Pultsio batetik abiatu ei zinen liburu hau idazteko.  Hala da, bai; ez neukan helburu zehatzik. Banekien esateko zerbait baneukana, baina ez nekien zer zen. Sasoi hartan, unibertsitatetik eta ikerketatik irteten ari nintzen eta asko jartzen nintzen idaztera: libre, kontrol handirik … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

“Kultura batek mendetan garatutakoa ezagutu, baloratu eta transmititu beharra die hurrengo belaunaldiei”

Ezin hau galdetu gabe geratu, kontuan harturik etxealdiak denok astindu gaituela. Zer bizipen utzi dizu berrogeialdiak? Berrogeialdia umiltasun kanpaina izaten ari da. Ustez eta gure gizartea Erdi Aroko izurriteen gainetik zegoela, eta hara non gauden. Honek oroitarazten digu zein hauskorrak … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

“Panpina noiz da panpina? Besteen begiradapean dagoenean”

Oinarri-oinarrizkotik hasita, zelan zaude? Zelan eraman duzu konfinamendua?   Fase diferenteak pasatu ditut, egia esan. Hasieran, bastante errebelde egon nintzen. Beti gustatu izan zait etxean egotea, baina derrigortuta beste gauza bat da, eta oso punki jarri nintzen: etxean, zuek esaten … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

«Itzultzailea ez da bitartekari garden bat, itzulpenean eragiten du»

Duela gutxi emakume itzultzaileen presentzia urriaz gogoeta egiten irakurri zintugun hemen, Hitzen Uberanen, Itziar Diez de Ultzurrunekin eta Ana Moralesekin batera. Ez dizut gaiaz berriro galdetuko, baina jakin nahiko nuke zer ekarpen egin dizun zure kontzientzia feministak itzulpengintzari dagokionez. Itzultzen … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

“Ilustrazio onak lana eskatzen dio irakurleari”

Ilustrazioa literatura da? Niretzat ilustrazioa irudiekin istorio bat kontatzea da. Roberto Innocenti ilustratzaile italiarrak ere pinturaren eta ilustrazioaren arteko aldea azaltzerakoan ilustrazioak istorio bat agertzen duela azpimarratzen du beti. Horixe da niri gehien gustatzen zaidana. Idazleek hizkiak, hitzak eta metaforak … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Zergatik dira direnak emakume itzultzaileak?

Itzultzaileona lanbide feminizatua omen da. Bakartxo Arrizabalagak 2007an Senez aldizkariko artikulu batean azaldu zuen moduan, itzulpengintzaren beraren ezaugarriek esplikatzen dute zergatik den emakumeei hain estu lotutako jarduna: etxeko ikusezintasunean egiten da, apenas ezagutzen duen plazarik eta aitortzarik, desorduetan eta tarte … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment