Category Archives: Albisteak

Amaia Lasari omenaldia Getarian

Hauxe da egitaraua: ‘AMAIA LASA ALEGRIA, KAIUAREN HEGALDIA’ MAIATZAK 12 AITORTZA BERE IBILBIDEARI. 18:30ean, udal aretoan. MAIATZAK 13 MAHAI-INGURUA: Itxaro Borda, Hedoi Etxarte eta Lorea Agirrerekin. 18:30ean, Iturzaeta aretoan. MAIATZAK 14 IRAKURRALDI MUSIKATUA. 18:30etan, Iturzaeta aretoan. Aforoa mugatua. Gonbidapenak maiatzaren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

«Hormako atea» eta «Niirlit»: urruneko lurraldeetara bidaiatzeko gonbita

H. G. Wellsen Hormako atea eta beste ipuin batzuk bilduma argitaratu du Elkarrek, Joxe Mari Berasategiren itzulpenean, eta Juliana Léveillé-Trudelen Niirlit eleberria, ostera, Txalapartak, Aiora Jakak euskaratu duena. Urruneko lurraldeetara –irudimenekoak zein errealak– bidaiatzeko aukera eskaintzen dute bi lanek, eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Poesia, antropologiaren tresnekin

Ni eta gu. Zazpigarren uhina poesia-liburua argitaratu du Pako Aristik, Erein argitaletxearen eskutik. Inazio Mujika editorearekin batera aurkeztu zuen pasa den astean. Mujikak, hain zuzen ere, Aristiren «jakin-mina» azpimarratu du, kazetari edo narratzaileari berezkoa zaiona, poema-liburu honetan «itsasora» eta bertako … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Hitzez eta ahotsez” irakurraldia Durangon

Pandemiatik eratorritako zailtasunak zailtasun, Durangon aurten eutsi egin diote “Hitzez eta ahotsez” ekimenaren antolakuntzari. Hala ere, egoera dela eta zenbait berezitasun izango ditu deialdiak. Hasteko eta behin, irakurraldia egiteko lekua aldatu dute (lehen Plateruenan izaten zen), eta San Agustin antzokian … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Martin Ugalde gogoan “Itsasargiak” ekimenean

“Itsasargiak” ekimenak garai zailenetan iparrorratz izan ziren idazleei gorazarre egitea du helburu. Euskal Idazleen Elkarteak sortu eta Donostia Kulturak lagunduko duen asmo honetan, lehen omendua Martin Ugalde izango da aurten beteko dira-eta 100 urte jaio zela. Mantal Urdinaeta Gizontzarra ipuinak podcast bihurtuz eta sarean … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Libuaren Eguna Irakurrieran saioko ardatz

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik:

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

2021eko Juan San Martin beka, filosofiaren arloko ikerketetarako

Juan San Martin bekaren XV. edizioa antolatu dute Eibarko udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) elkarlanean, «euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko». 2021eko deialdi honetan, filosofiaren arloko ikerketak sarituko dira. Proiektua, azterlana eta memoria … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Oihana Aranaren “Lazunak azkazaletan” lehen poesia liburua

Oihana Arana idazleak atzo aurkeztu zuen bere lehenengo poesia liburua, Susa argitaletxearen eskutik: Lazunak azkazaletan. Egileak aurretik Portuak gazteentzako eleberria zuen argitaratua, Gaumin argitaletxearen eskutik. Sinopsia: Fikzioaren apologia batekin abiatzen da Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan poema liburua, gogorarazten diguna ez … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

«Gogoan dut»: Aritz Galarragaren memoria-ariketa

Aurrez, bere artikuluak bildu ditu –Estralanak (Booktegi, 2017) eta Posteritatea (Booktegi, 2020)–, bai eta besteren lanak eta antologiak editatu ere –Hobe kontatzen ez badidazu, ipuin katalan garaikideen antologia, (Pasazaite, 2014) eta, Klasiko bitxi, arront klasiko, Joxemiel Bidadorren artikulu-bilduma, (Pamiela, 2016)–; oraingoan, ordea, Gogoan dut izeneko pieza … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Jon Gerediaga, Agus Perez eta Gaizka Sarasola, Ganbila bilduman

Atzo aurkeztu zituzte Donostian Susa argitaletxeak EHAZE elkartearekin elkarlanean plazaratzen duen Ganbila bildumaren laugarren labealdia. Jon Gerediagaren DAMA Dama obra argitaragabea da. Edith Sodergran idazlearen poemak dramatizatu, eta fikziora eraman du egileak tragikomedia moduan, edetasunaren, poesiaren eta poetaren beraren paperaz … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment