Category Archives: Albisteak

Memoria eta literatura aztergai Literaktum jaialdian

Astelehenean abiatu zen Literaktum, Anjel Lertxundik eta Oihana Iguaranek Martin Ugalderi eskainitako saioarekin. Agenda bete-betea dakar jaialdiak azaroaren 21era arte. Euskarazko ekitaldiak bildu ditugu jarraian. Literaktum txikiaren egitasmoen berri izateko, jo hona.   Azaroak 10, 18:00 (Tabakalera) Kandelikara, Buñueli buruzko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Azaroaren 26ra arte eman daiteke izena Biko-Teka tailerrean

ZER DA BIKO TEKA? BIKO TEKA tailerraren xede nagusia euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzeko akuilu izatea da. Baita idazle eta ilustratzaileek elkar ezagutu eta elkarrekin liburu grafiko bat abiatzeko dinamiken jabe egitea ere. Horregatik, tailer honen emaitza … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Abian da Xabier Lete Nazioarteko Poesia Saria

Hona hemen Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Sariaren oinarriak. Parte-hartzaileak Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz. Ezin izango dute lanik aurkeztu sari honen aurreko edizioetan sarituak izandakoek. Obren betebeharrak Lanak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Kalean da Tupust! kolektiboaren bigarren liburua

Emakume komikilarien Tupust! kolektiboak bigarren liburua argitaratu du; pasa den astean aurkeztu zuten kolektiboko kide Ainara Azpiazu Axpik, Paula Estévezek eta Maite Gurrutxagak. 2016an sortu zen Tupust! kolektiboa, euskal emakume komikilariak biltzen dituen taldea. Maite Caballero, Loinaz Lekuona, Irati FG, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Oihana Aranaren poema: «Ahoa lorez beteta»

Ahoa lorez beteta   «zoriona konfeti inpresionista balitz bezala» -Miren Agur Meabe   Udazkeneko ostiral arratsaldetan egongelako lurrean fruta arbolak sartzeko irrika aberetiarrak jaten dit   Parketa azkazalekin erauzi eta gaztainondoen sustraiei hozka egiteko grinak.   Lurra eskobatzen irudikatzen dut … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

Goizane Aizpurua Irakurrieran irratsaioan

Goizane Aizpurua elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, Izarak (Alberdania, 2021) liburuaren harira. Hemen irakur dezakezue liburuaren aurkezpenaz idatzi genuen kronika: «Identitatearen bilaketa, bost urtarotan». Jarraian entzun dezakezue irratsaioa osorik: Sinopsia Bizitza arrunta duen bikote arrunt bat osatzen dute Anek eta … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Erika Elizari Irakurrieran irratsaioan

Erika Elizari elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan, Zendabalitz (Elkar, 202o) liburuaren harira. Jarraian entzun dezakezue saioa osorik: Sinopsia Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldia. Barruan hamaika bidaiari eta beste hainbat istorio: lan-elkarrizketa batera joan eta haurdun dagoela … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Hi(ZKI)bridoak laguntzara aurkezteko azken asteak

Iaz abiatu zen Hi(ZKI)bridoak zikloa Bilboko Euskararen Etxean. Literatura mutanteei loturiko egitaraua osatu dute jada bi urtez segidan, ikuskizunak, bertso-saioak eta erakusketak antolatuz besteak beste. Aurten, programaz gainera, euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza abiatu dute. Laguntza horrek 3.000 euroko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Analisi literario apasionatuen alde

Udazken honetan literaturari buruzko bi saiakera argitaratuko ditu Irati Jimenezek, eta horietako lehena iritsi da jada liburu-dendetara. Beste liburu bati buruzko liburu bat da, Harkaitz Canoren Neguko zirkua (Susa, 2005) ipuin-bildumaren gaineko analisi bat, Ogia eta zirkua (Erein, 2021) izenekoa, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Sortaldekoak, ahots berri baten adierazpena

Sortaldekoak izeneko poema-liburua kaleratu du Hedoi Etxartek Susa argitaletxearen eskutik. Aurrez beste bi poema liburu kaleratu ditu, Suzko lilia (Susa, 2008) eta Sinplistak, (Susa, 2012) bai eta Ihes ederra (Alberdania, 2009) nobela grafikoa ere, Alain Urrutiarekin batera. Bestalde, Katakrak argitaletxeko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment