Category Archives: Amuak

Nekatoeneako egonaldian sortutakoak erakutsi ditu Nahia Zubeldiak

2020ko azarotik abendura bitarte, sormen-egonaldia egin zuen Nahia Zubeldia musikari eta idazleak Nekatoenean. Orain bi aste, egindako lanaren lagin bat erakutsi zuen jendaurrean. Aurkezpenean izan zen Garbiñe Ubeda, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria, eta bideo bat grabatu zuen. Lumi taldeko beste … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Karawane

Jolifanto bambla o falli bambla / grossiga m,pfa habla horem / egifa goramen / … horrela abiatzen da literatur irakurle asko urduri jartzen dituen poema. Esanahi estuei muzin egin, eta sonoritateari zabaltzen zizkion ateak, poemaren mugak eta ezaugarriak ezbaian jarriz. … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Pablo Barrio eta munduaren amaierako lekua

Pablo Barrio: “Narratiba katamotza edo jaguarra edo halako felino bat litzateke, lau hanka azkarrak ditu, ziztu bizian iristen da liburudenden apaletara, lehenengo orrialdetara eta arrakastara. Narratibatik urrun, poesia etorriko litzateke, poesia dortoka litzateke, lau hanka baina oso motelak, nekez iristen … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Eusebio Calonge eta pertsonaien exhumazioa

Eusebio Calonge (Jerez de la Frontera, 1963) La Zaranda antzerki taldeko dramaturgoa izan da azken hiru hamarkadatan. Bere testuak sarritan argitaratu izan dira. La Zaranda taldearekin idatzitakoak, besteak beste, Hiru argitaletxeak eta Artezblai argitaletxeak plazaratu izan dituzte. Antzerki saiakeraren arloan … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Koffi Kwahule eta SAMO

Koffi Kwalhule idazlea Abengourou-n (Boli Kosta) jaio zen 1956an. Antzerkia, nobela eta saiakera idatzi izan du. Eszenari dagokionez, hogeita hamar lan inguru idatzi ditu, gehienak Europa, Afrika, Hego Amerika, Amerikako Estatu Batuak, Kanada eta Japonian estreinatu izan direnak. Idatzitako pieza … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Olivia Sundjic: ikusgai izateak dakarren antsietatea

Lehenengo eleberriak oihartzun zabala izan ostean, Simpathy (2017), bigarren lana idazteko beka bat jaso zuen egileak Bruselan. Hara abiatu eta, bere idazle bakardadean, orri zuriaren amildegiari aurre egin behar izan zion. Bertigo horren erraietan zegoenari erreparatzen hasi, eta antsietatearen gaixotasunetik … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Comments Off

Aurtengo literatur amuak

«Nerudaren postaria» antzezlana, Booktegin Antonio Skarmetak idatzitako liburuan oinarrituta, Nerudaren postaria antzezlana taularatu zuen Maskarada taldeak 1997an, Patxo Telleriaren itzulpenarekin. Booktegik berreskuratu du testu hura, «Drama» atalean publikatu duen liburu elektronikoan. (Argazkia: Il Postino filmako irudia). Amua, hemen. Sheila Heti, edo … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Eskailerapeko: Karmele Jaioren etorkizun-fabula

Lehenago ere hitz egin dizuegu «Zirriborroak eta gero» egitasmoaz. Azala kreazio espazioak hauspotzen du, etorkizun posibleei buruzko fabulak sortzeko helburuarekin. Orain arte, lau fabula argitaratu dituzte: Katixa Agirreren Loratze-perimetroa—Errekaleor auzo okupatuaz, Josune Urrutiaren irudiekin—, Iban Zalduaren Bisita bat arma museora—Gerrarako Eusko Label Plataformaz, … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Forugh Farrokhzad eta June Jordan poeten antologia MPK bilduman

Liburu hauekin 34. zenbakira heldu da Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bilduma, Beñat Sarasola zuzedari duela. Pasa den astean aurkeztu zituzten Forugh Farrokhzad eta June Jordan poeten antologiak. Dagoeneko iritsi dira bildumako  harpidedunen buzoietara, eta liburu-dendetako erakusleihoetara.   Forugh Farrokhzad … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Adrienne Richek amatasunaz idatzitako klasikoa argitaratu du Txalapartak

Bi aro, poeta bakarra 1950eko hamarkadan, Adrienne Rich unibertsitateko ikasle gazte bat zen, poesia idazteko zaletasun eta joera handia zuena, bi poema-liburu argitaratu eta kritikaren oniritzia jasotakoa. 1950eko hamarkadan Adrienne Rich ezkondu egin zen, eta hiru haur izan zituen elkarren … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment