Monthly Archives: apirila 2014

Juan Kruz Igerabide, ‘Zangotraba’ (Erein)

“Jarrera etikoei buruzko begirada pesimista bat agertu nahi da nobelan. Baina umorearen bidez”.  Adiskidetasuna eta traizioa dira Zangotraba (Erein) nobelaren ardatz nagusiak. Haur zein gazte literaturako idazle oparoenetakoa da Juan Kruz Igerabide. Baina azken urteotan helduentzako nobelak ere idatzi ditu. … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Miren Agur Meabe, 111 Akademia Saria

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat (Susa) eleberriak irabazi du 2013ko 111 Akademiaren Saria. “Maiatzaren 8an, ostegunarekin, emango diogu saria Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen Gunean arratsaldeko 19:30ean”, sariaren sustatzaileek aditzera eman dutenez. Hitzen Uberan Miren Agur Meaberi egin genion elkarrizketa … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Karlos Linazasororen “Alferrik ez balitz” liburuaren aurkezpena

Karlos Linazasok Alferrik ez balitz aforismo liburua aurkeztuko du Elkar argitaletxearen eskutik. 1000 aforismo ondu ditu Karlos Linazasorok liburu honetarako. Genero berezia da aforismoa: itxuraz sinple, baina ondo egiteko trebetasun aparta behar duena, tolosarrak erakusten duena bezalakoa. Gogoeta txundigarriak, poesia … Continue reading

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Teatro egitarau zabala Aulestiko ADEL topaketetan

Honela azaldu dute antolatzaileek aurtengo egitasmoa: “Urtero, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dugunontzako topagunea izaten da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen den gunea. Profesional zein ikasleentzako bideratuta egoten da, beti ere Euskal Herriko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

‘Jakobian eraikina’ liburua mintzagai

Alaa Al Aswani-ren  Jakobian eraikina (Igela, 2012) aztertuko dute. “Nobela errealista, ia errealitatetik hurbilegia, kanpoan gelditzen den kontalari batek emana, baina sortutako mundu horretan gaurko Egiptoko gizartea berehala Eraikina bera hantxe dago oraindik —garai batean Suleiman Baxa zeritzon kalean, gaur … Continue reading

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Nagore Legarretaren “Edipotoa” berrargitaratua

Kamera estenopeikoarekin ibilbide luzea osatzen ari da Nagore Legarreta argazkilaria. Emandako lehen urratsekin Edipotoa izeneko liburua osatu zuen 2011an, hainbat poetek haren argazkiak oinarri hartuta berariaz idatzitako testuekin: Gorka Setien, Haizea Arregi, Lainon, Juanbau Erauskin eta Mikel Peruarena izan ziren … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

“Piztutako etxea” poesia liburua aurkeztu du Felipe Juaristik

“Itxaroten nago, oraindik; itxaroten nago, aspaldi, zuk noiz une hau salbatuko, jazarka duen ahantzitik”. Aurreko poesia lana argitaratu eta hamar urtera kaleratu du Felipe Juaristik poesia lanik berriena. Denboraren iragatea, pentsamendua, filosofoen aipu ugari, Spinozaren presentzia nabarmena haietan. Serie laburretan, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Octavio Pazen mendeurrena: Eguzki Harria

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment

Xabier Montoiaren “Azken afaria” liburuaz solasean

Xabier Montoiak Azken afaria (Susa, 2013) nobelaz egingo dute solas. Xabier Montoiaren zazpigarren nobela da Azken afaria. Bilboko txoko batean bazkaltzeko bildu dira lau gizonezko, gaztetan elkarrekin zuzenbide ikasketak egiten ibili izandakoak. Ogibidez abokatuak dira bi, idazlea bat eta politikan … Continue reading

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Literatura Eskola Iñigo Aranbarrirekin, Zilar Astean

Durangon ospatzen den Zilar Astearekin bat egin du beste behin ere Literatura Eskolak. Artea izango da aurtengo Zilar Asteko hizpide, eta horren baitan kokatu dute Iñigo Aranbarrik eskainiko duen eskola: “Abangoardiak euskal literaturan”. Apirilaren 12an larunbata, Durangoko udal liburutegian, 10:00etatik … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment