Monthly Archives: ekaina 2015

Haikuketan (14)

Zalantza bat dut ezin zehazturiko zalantzan *** Memoriak dit ezartzen betidanik norabidea *** Noiztik gabiltza ezerezaren bila eskuak hutsik?

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Haikuketan (13)

Zure izena ikasi zuten atzo nire ezpainek *** Sentimenduak arrazoiari buruz ez daki ezer *** Zure lurrina dakar udaberriak azal berritan

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Lutxo Egia: «Hizkuntza hegemonikoa ahaztuta biziko naiz hilabetez»

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment

XLI. Kutxa-Irun Hiria saria

“Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin”, Kutxa Fundazioak XLI. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egin du. Hauek dira oinarriak: Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak 1. Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik berorien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua; lan originalak eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Anne Sextonek argitasun handiz ikusten zituen gai ilunak, bisturi zorrotza zuen”

Antologia bat den heinean, zein irizpide jarraitu dituzu aukeraketari dagokionez? Dozena bat poemario eta bostehun poematik gora argitaratu zituenez, saiatu naiz poema liburu bakoitzetik lagin bat jasotzen gutxienez, orden kronologikoa mantenduz, baina bere poemarik indartsuenak sartuz. Egia da arnas luzeko … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Sophia de Mello, Iñigo Roqueren begietan

Antologia bat den heinean, zein irizpide jarraitu dituzu aukeraketari dagokionez? Aurrena, Sophia de Mello-ren poesia osoa irakurri nuen, Caminho etxeak argitaratutako Obra poética liburuan (2010). Eta irakurri ahala olerkirik (ustez) biribilenak jaso nituen; liburuan sar zitezkeen baino askoz ere gehiago, … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Gabriel Aresti ipuin lehiaketan saritutako lanak argitaratu ditu Ereinek

Lau egileren ipuinak irakurri daitezke Gabriel Aresti lehiaketan saritutako ipuinen euskarazko alean: 2012an Arrate Egaña eta Uxue Alberdiren lan bana saritu zuten, eta 2014an Ekaitz Goienetxea eta Laida Martinezen lan bana. Honako azalpen hau zabaldu dute argitaletxeko arduradunek: “Bilboko Udaleko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Aresti hil zela 40 urte

Duela 40 urte zendu zen Gabriel Aresti, 1975eko ekainaren 5ean hain zuzen. Aresti hil ondoan argitaratutako bederatzi artikulu bildu dituzte Literatur Emailuak blog-ean. “Haren heriotzak euskal literatura eta oro har euskal mundua astindu zituen, handia izanik poeta bilbotarraren indar eta eragina. Hainbat idazle … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Gabriel Ferraterren peskizan

Gabriel Ferraterrek hiru liburu idatzi zituen. Obra mugatu baten egile izateak, zure aukeraketa erraztuko zuen akaso? Itxura batean bai, 40 poema inguru aukeratzeak ez baitit buruko min handiegirik eragin. Esan nahi dut: Ferraterrek hiru poema bilduma baino ez zituen argitaratu … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

barikuko erretratuak

  France, Frantzia Txano berdea, alkandora laranja eta gerriko gorria eraman zitzakeen… Edurne Zuri ipuineko Sleepy ipotxa balitz, Lotia. Baina, gorbata ongi lotuta eta urdinez jantzita azaldu da erretratuan… François Hollande Frantziako Presidentea baita. Senatari sozialista biri gutuna igorri die … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment