Monthly Archives: maiatza 2017

Zebrabidearen uberan: Arantxa Iturbe eta Martxel Mariskal

Arrosa Sareko Zebrabidea magazinak literaturari tartea egiten dio ostiralero. Gonbidapena luzatu digute eta, hemendik aurrera, han izango gara bi astean behin. Helburua: Hitzen Uberan atarian argitaratzen ditugun edukiei errepasoa egitea; besteak beste, elkarrizketei emango diogu arreta berezia, horiexek baitira gure … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Zebrabidea, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Kirmen Uribe, 111 Akademia Saria

Kirmen Uribek 111 Akademia Saria irabazi du. Maiatzaren 11n egin zen sari banaketa Andoaingo Bastero kulturgunean. Irakurleek Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa) nobelari emandako saria honela eskertu zuen (bideoaren egilea: Aiurri).

Posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia | Leave a comment

Demagun Europako hizkuntza ttipi batean idazten duzula

Donostia 2016-k karta zuria eman zion Anjel Lertxundi idazleari: “gutun zuri hori nahi bezala bete ezazu”. Demagun gonbidapen bat jasotzen duzula / Demagun bestearen larruan jartzeko eskaera bat dela gonbidapen hori / Demagun Hemingway bertsolari-plazetara ere joaten zela / Demagun Marcel … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Ainara Gurrutxaga: “Egindako bidea ordenatu dugu, eta hartu ditugun hautuez kontzientzia hartu”

Nondik nora sortu zen Arrastoak publikatzeko proiektua? EHAZEtik etorri zitzaigun proposamena. Guri asko gustatzen zaigu nobela grafikoa eta badaukagu beste antzezlan bat, Gizona ez da txoria, gero Habiak nobela grafiko bihurtu zena; gure benetako desira zen Arrastoak-ekin egitea nobela grafiko … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Zurrunbilo jaialdia euskal arte eszeniko garaikideen bilgune izango da ekainean

Gasteizko Baratza aretoak arte eszenikoen inguruko dinamika bizia du urte osoan zehar: ikastaroak, laborategia, egonaldiak, programazioa, arte eszenikoei loturiko zikloak, formatu txikiko Atari ekimena… haien guztien baitan arreta berezia eskaintzen diote arte eszenikoen baitako praktika garaikideari, lengoaia berriei eta ahalegin … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Gerard De Jong: “Bildt hizkuntzari literatura gaitasuna aitortu nahi diot”

Gerard de Jong-ek bildt izenekoa du ama-hizkuntza, erabilera oso urrikoa, XVI. mendetik aurrera garatu zena. Kazetaria ogibidez, The Bildtse Post gidatu du azken hamazazpi urteotan, Dirk Gerrits aitonaren erreleboa hartu ondoren. Euskal Herrian egiten ari den egonaldian, narrazio bat ondu nahi … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Euskal Herriko Atlas Geopoetikoa osatzen

Atlas geografikoak eta atlas politikoak ezagunak ditugu. Atlas geopoetikoen berri ez genuen, ordea. Zuberoako Hebentik elkartekoak 2012an hasi ziren egitasmo hau bideratzen. Oraintsu plazaratu dute atlas geopoetikoaren lehen liburukia. Pagola, Arnegi, Aginaga, Hendaia, Barkoxe, Iruñea eta Berako esperientziak jaso dituzte … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Aurreko nobelaren haritik

Izenburuak berak iradokitzen duen moduan, Jesusen eskola-egunak (Meettok, 2016) eleberria Jesusen haurtzaroa (Meettok, 2013) “nobelaren jarraipen lineala da”. Novillatik ihesi joan eta gero, David gaztea Estrellara heldu da Simon eta Inesekin. Han bizitza berri bati ekingo diote. Metodo bitxia duen akademia … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Anjel Lertxundiren “Demagun ehun urte barru”, liburu aurkezpena eta solasaldia

“Karta zuria” izeneko proiektuaren erronkari erantzunez, Anjel Lertxundik “Demagun ehun urte barru” izeneko topaketa antolatu zuen, eremu urriko hizkuntzen gaia eta literatura uztartuz. Gaiaren inguruko kezka konpartitzera gonbidatu zituen Donostira hiruna idazle eta itzultzaile europar: Javier Cercas, Marie Darrieussecq eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Iñaki Irasizabali elkarrizketa

PSOE alderdia primarioetan da egunotan. Politika zikina (Elkar) nobelan irudikatu duzun alderdi sozialista bezalaxe. Kasualitate hutsa izango da, baina testuinguru honetan nobelaren irakurketak beste kutsu bat hartzen du. Ekidin ezina da konparazioa. Hala tokatu da. Baina primarioak oso maiz ematen … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment