Monthly Archives: maiatza 2018

Aingeru Epaltzarekin solasean Irakurrieran irratsaioan

Sinopsia: Bere ibilia eta bere troparena geldiarazi zuen Castillo kaboak. Ahozko agindurik gabe, eskua jasorik, western zaharretan zalduneriaren buru doan ofizialak nola. Mailoan gora ari zirenek, ordea, ez zuten jaka-urdinik soinean, atorra gorriak baizik. Kaboaren atzetik lagun bakarra zihoan, Ander. … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Goizane Aizpurua elkarrizketatu dute Irakurrieran irratsaioan

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Kresal usaina Bilbo Zaharra euskaltegiaren ikasturte amaieran

Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak, Gabriel Arestiren Harri eta herri, Sarrionandiaren Narrazioa Guztiak, Franz Kafkaren Metamorfosia, Itxaro Bordaren %100 Basque. Horiek izan dira orain arte boz altuan irakurri dituzten liburuak. Aurten, Txomin Agirreren Kresala batuko da zerrenda … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Maiatz: jardunaldiak eta azken nobedadeak

Maiatz aldizkariaren 66. alea plazaratu berri dute. Bertan ohi bezala kolaboratzaile ugariren lanak bildu dituzte, baina bereziki gogoan izan dituzte Joxan Artzeren omenaldia, Baiona-Iruña ekitaldiko testuak eta Francis Jammessi buruzko lan bat. Adizkariaz gain, udaberri honetan Maiatz argitaletxeak bi liburu … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

ASPERRA

   Nire hiriko jaiak gero eta aspergarriagoak begitantzen, suertatzen zaizkit. Edonongoak egia esan. Jendez gainezka egoteaz gain, inora joateko, ezer ikusteko edo edonorekin solasean goxo-goxo egoteko hamaika oztopo topatzeaz gain, bat-bateko eta derrigorrezko bozkario horrek nire onetik ateratzen nau. Zaharkitu … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

eta amaitzen jakin

Dickens edo Stevenson bezalako kontalari petoa dugu Roald Dahl idazle galestar ahantzixea. Luis Berrizbeitiak itzulitako Ixtorio hautatuak irakurriz gero, ziur egon berriro ere sentituko duzula haur denborako lehen irakurketen zirrara eta plazera. Guardasolaren gizona dut bereziki gogoan: ama-alaba batzuk Londresen … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Lizar kimuak bularrean

A Kamiseta kendu eta lizar kimuak ikusten zaizkit, oraindik hazi gabe, haztear. Apartamentuko balkoiean jartzen naiz, bularra agerian, eguzkiak emateko. Eta hilabete batzuen buruan izango dudan lizardia hazarazteko. Össurrek nahiago du (etxean baino) fotosintesia Reikiavikeko zaharren egoitza batean egiten badut, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

“Idazleak betiko egia zaharrei heldu behar die”

Hiru ipuin, hiru istorio batu dituzu liburu berrian. Ilun samarrak dira hirurak. Ez dakit iluna ote den hitz zehatza. Sakonean agertzen diren gaiak ez dira alaiak, ez dira komediazkoak. Hori hala da. Bizitzaren alderdi ilunak ageri dira. Suizidioa, bizitzari zentzurik … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Identitatearen subertsioa helburu

Ana Isabel Moralesek itzuli berri duen liburuaren jatorrizko bertsioa 1990ekoa da eta Gender trouble: feminism and the subversion of identity izenburupean ikusi zuen argia. Judith Butler filosofoak gogoeta gai ugari landu zituen saiakera honetan. Zer da sexua zer gorputza zer … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Uxue Alberdik gaur jasoko 111 Akademiaren Saria

Akademiak gaur emango dio saria Elgoibarko idazleari Andoaingo Bastero kulturgunean, arratsaldeko 19:30ean hasiko den eta “herritar guztientzat irekia izango den ekitaldian”, prentsa-ohar bidez aditzera eman dutenez. 111 Akademiaren Saria akademiako kideek izendatzen dute. Urtarrilean hasi eta apirilaren 8ra arte iraun duen hiru … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment