Monthly Archives: azaroa 2018

Anthony Burgessen “Laranja mekanikoa” euskaraz

Liburuaren aurkezpena Harkaitz Cano: “Pertsonaje nagusia sadiko bat da, Alex, baina sistema gero sadikoa da pertsonaia honekin ere. Sadismo hori da berreziketa lortzeko helburu edo aitzakiarekin erabiltzen duen sadismo bat”. Ion Olano Carlos: “Filma eta liburuaren arteko alde nabarmenena da … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Hondamuinean, originalaren pare

Michele Rech marrazkilari italiarrak Zerocalcare izengoitiarekin sinatzen ditu bere komiki lanak. Kobane Calling liburuarekin lortu zuen osperik handiena. Farmazia Beltzak lan hori itzuli zezakeen, edo aurreko beste komiki libururen bat. Baina horren ordez, Zerocalcareren berrienera jo du eta Macerie prime (Bao Publishing, 2017) … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Idurre Eskisabelen “Goseak janak” liburuaren aurkezpena

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Xabier Lete “Hitzen lihoa” ekimeneko ardatz

Duela hilabete batzuk elkartu zen oiartzuar talde bat, eta letren inguruan zeozer antolatzeko konspiratzen hasi. Talde honen lehen ekimenean beste oiartzuar baten obra hartu dute ardatz: Xabier Lete. 2010eko abenduaren 4an hil zen Lete, eta data berdinetan  egingo diote ekimen … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Kanpoa

  Heldu duin bat bezala irtengo zara Kanpora, okasiorako arroparekin, guapa, esperientziadun baten lasaitasun eta begi aurre-garaileekin.   Eskuak poltsikoetan sartu, eta ibiltzen hasi zara Stalkerreko Zonatik bezala.   Gutxira konturatu zara Kanpokoek zure hizkuntza, zure umorea ez dituztela ulertzen. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Iratxe Ormatza Imatz-en narrazioa: “Bertigoa”

Sofan, orgasmoraino eraman du gogoa, atzamar umelekin alua igurtziz eta hankartea gozatuz. Barrua goitik behera askatu zaio, eta kuxinean isildu du garrasia: baten, bitan, hirutan. Ezustean harrapatu du eskolan Martzelok, eskua gerrialdean jarri, eta ezagunen arteko ohiturak agintzen duen baino … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

SEKULA KONTATU BEHAR EZ NIZKIZUN GAUZAK – IBAN ZALDUA

  “Bai, posible dela uste du. Eta bere burua Anderrengana hurbiltzen ikusten du, eta bi muxu ematen, eta harekin terrazan esertzen, eta beste kafe bat eskatzen. Eta harilduko duten hutsalkerien ondorengo ohiko trukea; seme-alaben, dibortzioen, lanen edota jabego higiezinen ingurukoa. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Joxemari Carrereri elkarrizketa

Gutxitan topatuko dituzu horrelakoak: arte eszenikoei loturik egun sarritan entzuten dugu balioan jartzen direla zenbakiak, ebento izaera duten proiektuen ikusgarritasuna, subentzio edo sari handietarako irismena. Ordea, segur aski bada formatu txikiari loturik letra lerriz idatzi beharreko euskal teatroaren historia bat. … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Nafarroako irakurle taldeak biltzar batean batuko dira

Nafarroan irakurle talde anitz dira, liburu baten inguruan biltzen dena irakurritakoaz mintzatzeko eta gozatzeko. Euskaraz, hogei talde inguru daude une honetan. Azaroaren 24an Iruñean batuko dira denak. “Sei nafar idazle izanen ditu gonbidaturik eta beraiekin solas egiteko paradarik izanen dugu … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Zor kitatze bat iraganarekin

Abiapuntua “Munduko tokirik ederrena liburua zor kitatze bat izan da. Iraganarekin zor kitatzen bat (…). Nik ez dakit orainean moldatzen atzokorik gabe. Hori izan da liburuko ipuinen abiapuntua”. Iragana, gero eta pisutsuagoa “Munduko tokirik ederrena denbora askoan erre nauen galderari emandako erantzun … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment