Monthly Archives: maiatza 2019

Maiatzaren 30an amaituko da Blas de Otero poesia-lehiaketara lanak aurkezteko epea

Hona hemen Blas de Otero poesia-lehiaketaren oinarriak: 1. Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udalak BLAS DE OTERO – BILBO URIA NAZIOARTEKO IX. POESIA lehiaketaren deialdia egin dute. 2. Nazionalitate eta leku guztietako idazleek har dezakete parte. 3. Modalitate bi … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Maixa Zugastiren iritzi artikulua: “Lur izoztuak”

Alekséi Savrásov-en Negua (Circa, 1870) Idazle baten lanera gerturatzen garenean, bi mundu ezberdintzen ditugu, sarritan uztarturik ageri direnak. Alde batetik, idazlearen begirada dago, mundua eta bizitzaren ñabardurak ikusteko duen sentiberatasuna. Bestetik, hautemandakoa adierazteko duen gaitasuna. Biek bat egiten dutenean, jostun … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Itxaro Bordari elkarrizketa Irakurrieranen

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik: Sinopsia: Zaborretan azkenak izenburuak ere zentzu-geruza zenbait iradokitzen ditu, hiru ardatz hauetan gurutzatzen direnak: hondakinen kudeaketa eta ekologismoa; zabor-bilketa eta gizarte-eredua; zabor-imajinarioak jendetasunarekin uztartzen dituzten diskurtsoak. Hiru geruza horietan katramilaturik dabilkigu Amaia Ezpeldoiren gogoa Zaborretan … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

EUSKARAZKO ITZULPENEN ALDEKO DEKLARAZIOA

Badira urte batzuk Euskadi Literatura Saria eman ziotela Iñigo Roqueri Antonio Lobo Antunesen “Gauzen Ordena Naturala” itzulpenarengatik. Ez dut euskarazko bertsoia irakurri, baina Antonio Lobo Antunesen liburu gehienekin bezala A Ordem Natural das Coisas irakurri nuen behinola eta aitortu beharrean … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

“Askotan, taldearen egitura hobesten dugu, harremanen gainetik, eta arriskutsua iruditzen zait”

Liburu hau nola sortu da?  Baneuzkan ipuin batzuk idatzita, eta bilduma egiteko ideia etorri zen nire buruari planteatu niolako lehiaketa batera aurkeztea, ez zuen saririk irabazi, baina aurrera jarraitu nuen proiektuarekin. Bide horretan, lehendik neuzkan ipuinetatik batzuk eraldatuz joan dira, … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, Komunitatea | Leave a comment

Nekatoeneako deialdia maiatzaren 27a bitarte zabalik

2011. urtetik idazleek sormen egonaldiak egiteko aukera dute Hendaiako Nekatoenean. Orain arte idazle hauek baliatu dute aukera hau: Iñaki Martiarena-Mattin, Amaia Hennebutte, Unai Oiartzun, Patxi Zubizarreta, Aitzol Lasa, Yolanda Arrieta, Ekhiñe Egiguren eta Fernando Morillo. Proiektuak gazte literaturaren arlokoak izan … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Hezurren erretura argitaratu du Miren Agur Meabek

2000. urtean, azala izan zen –Azalaren kodeapoema-liburua–; 2010ean, berriz, eskuak –Bitsa eskuetan, poema-liburua–; handik hiru urtera, begiari erreparatu zion –Kristalezko begi bat, eleberria–, eta, mende berriko bigarren hamarkada amaitzear dela, are barrurago jo du Miren Agur Meabe idazleak, hezurretara. Hezurren erreturanarrazio-bilduma … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Iñigo Astizek “Analfabetoa” poesia liburua plazaratu du

Hiru ataletan banatu du liburua Iñigo Astizek. Leire Lopez Ziluaga editoreak honela azaldu zuen Analfabetoa liburuaren aurkezpenean: “Astizen aurreneko liburuko gaiak ageri dira hemen ere, besteak beste maitasuna, heriotza, adiskidetasuna, politika. Lehenengo bi ataletakoak poema soilak dira, tonua konpartitzen dute, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Jon Barberenaren iritzi artikulua: “Neurrigabe neurtzen”

Neurrigabe eta neurriz kanpo neurtzen gabiltza gizonok. 27 zapata Argiako blogean neurrien inguruan aritu da berriki Imanol Epelde, eta, bertan, adierazten du urtean 15.000 zakil operatzen direla tamaina luzatzeko asmoz. Nonbait, herrialde garatuetako gizon zuri, heterosexual eta maila ekonomiko ertain … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Katixa Agirre eta Ixiar Rozas Irakurrieranen

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran | Leave a comment