Monthly Archives: ekaina 2019

Hiru antzezlan estreinatuko dituzte Eztena jaialdian

“3 zuzendari, 20 aktore, probokazio bat”, lelo horrekin abiatu zuten Eztena arte eszenikoen jaialdiko antolatzaileek aurtengo deialdia. Haien ideia, ez ohikoa oso: 20 aktoreren bila zebiltzan, hiru zuzendariren begiradapean hiru antzezlan sortu eta estreinatzeko. Emaitza bi asteko lan intentsibotik letorkeena. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Agur, Eako Poesia Egunak

Ez da Eako Poesia Egunik egongo aurten. Iaz hamargarren hamabostgarren bete, eta hamaseigarrenean esan dute agur. Poesiaren pausa deitu diote agurrarekin batera argitaratu duten agiriari –hemen irakurri dezakezue, osorik–, izan ere, antolatzaileen iritzian, “pausatu beharra [baitago] igartzeko zertan ari garen”. Agirian, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Maixa Zugastiren iritzi artikulua: “Mesanotxeak”

Gazteen ohiturek larritu egin behar gintuzkete: mesanotxeak desagertzear daude. Entxufe bat. Ez dute besterik behar burkoaren azpiko mugikorrerako edo lurreko ordenagailurako: mesanotxeko argia sakelakoarenak ordezkatu du; lokartu aurreko argazkiaren begirada, instagram edo snapchateko milaka irudik; eta iratzargailua baino nahiago buruaren … Continue reading

Posted in Albisteak, Gatzetan gordeak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Miren Agur Meaberi elkarrizketa Irakurrieranen

Jarraian entzun dezakezue elkarrizketa osorik: Sinopsia: Herenegun umea zena, neska izan zen atzo, eta helduaro betean da orain. Oroitzapenetan —eskola-egunetan, familia giroan, jolasetan…— bilatu ditu bere nortasunaren lorratzak. Onartzen ditu denboraren joanak emandako gal-irabaziak. Badaki bereizten bizitzari zer eskatu eta … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Patxi Zubizarretari elkarrizketa Irakurrieranen

Jarraian entzun dezakezue irratsaioa osorik: Sinopsia: Munduan askok bezala, cool edo exotikoa –edo erotikoa– zitzaiolako, 2015ean Chiarak euskara ikasteari ekin zion Boloniako unibertsitateko Lingua e cultura baska departamentuan. Geroago, 2108an, lau asterako Hendaiara etorri zen, Euskal Herrira bere antzera etorritako … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Rachel Cusk: Nola islatu esperientzia pertsonala subjektibotasunetik abiatu gabe

BAT Pisukideak gustuko du literatura, eta galdetu zidan: “irakurri al dituzu Rachel Cuskenak?” Ezetz nik. Izenik ere ez niola ezagutzen berak aipatu arte. “Bolada-boladan omen dabil”. Googlen bilatu eta jakin nuen Rachel Cusk jaiotzez kanadiarra dela, baina Ingalaterrara aldatu zela, … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Hegats aldizkariaren 56. zenbakia osorik sarean

Historia luzeko aldizkaria da Euskal Idazleen Elkarteak publikatu ohi duen Hegats. Etapa ezberdinak ezagutu ditu, eta azkenak ikusgaritasun handia eman dio. Azken lau zenbakietako bakoitza idazle ezberdin batek editatu du, kolaboratzaile sare zabal bat koordinatuz, eta estetikoki ere irudiz beteriko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Igartza Bekara lanak aurkezteko azken asteak

“Euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz” antolatzen dute Igartza beka Elkar argitaletxeak, CAF enpresak eta Beasaingo Udalak. Aurten, hogeita bigarren edizioa dute, eta, ohi bezala, 35 urte azpiko idazleek bakarrik har dezakete parte. Hain justu ere, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Poesia eta pentsamendua” jardunaldiak Donostian eta Hernanin

Hauxe da egitaraua: Ekainak 12, 19:30: Musikaz lagundutako poesia errezitaldia Martin Etxeberria, Aintzane Galardi, Jon Gerediaga, Gorka Salces eta Antònia Vicensen eskutik. Musika: Jon Makuso, biolin-jotzailea. Gonbidapenak Victoria Eugeniako lehiatilan eskatu eta jasoko dira errezitaldiaren egunean bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Iñaki Etxeleku Thikoiperekin “ZAD” mintzagai Irakurrieranen

Jarraian entzun dezakezue irratsaioa osorik: Sinopsia: Notre-Dame-des-Landes, borroka lekua eta esperantza sortzailea. Nola bizi, ekoiztu eta trukatu kapitalismoaren kontsumo eta alienazio legeetatik bereiz? Nola kudeatu egunerokotasuna eta gatazkak, larderiarik gabe, delegazio alderdikoietatik aparte, demokrazia zuzenean eta berdintasunean? Eta, beste mundu … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment