Monthly Archives: azaroa 2019

“Ele emez” izenburupean, Hitzen Lihoa ekimena antolatu dute bigarrenez Oiartzunen

Jarraian antolakuntzako lagunek bidali diguten azalpena, eta egitaraua: HITZEN LIHOA 2019: ELE EMEZ Literaturaren, musikaren, antzerkiaren, bertsolaritzaren… kulturaren hariei korapilo zaharrak begiratzeko eta berriak katramilatzeko helburuz sortu genuen, Oiartzunen, Hitzen Lihoa ekimena. Bigarren edizio honetan, urteetan ezkutuan utzitako euskal kulturaren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Xangre” fanzinea mintzagai, Gotzon Hermosillarekin

Une jakin batean bazirudien Internetek irentsi egin behar zuela garai bateko fanzine-gosea (eta irrati libreena, eta…), blogek eta sare sozialek ordezkatu zezaketela “do it yourself” haren filosofia, neurri batean. Azken urteetan hainbat proiektu egon dira, ordea, fanzine moduan plazaratu direnak … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

“Euskal antzerkiaren lekua” aztergai ostegunean Azpeitian

Honatx antolakuntzatik helarazi diguten informazioa: “Euskal Herriko hainbat eragileren lankidetzari esker abian da egitasmo berri bat. Euskarazko antzerkigintzaren topalekua, arnasgunea, babestokia, itsasargia izan nahi duen hitzordua proposatu nahi dugu, Euskal Antzerkiaren Lekua. Izan ere, euskarazko antzerkiak behar du bere leku … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Itzulpenak barra-barra

Katakraken laukotea: arima, sorginak, kristo eta den-denak Udazkenarekin batera, lau liburu argitaratu ditu euskaraz Katakrakek, itzulpenak guztiak. Uzta oparoa, inondik ere. Batetik, Eva Illouzen bi testu euskaratu ditu Danele Sarriugartek: Arimaren etorkizuna eta Estandar emozionalen sorrera. Illouz soziologoaren idatziak lehen … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Ugaitz Agirreren iritzi artikulua: “Interes kontua da”

Telesail hau, liburu hori, hain kritika onak jaso dituen pelikula hura… Gomendioak edozein ahotatik heltzen dira fikzioa kontsumitzerako unean. Hala ere, batek ere ez du hizkuntzaren ezaugarrian erreparatzen. Film eta telesailei dagokienez, ingelesa izan ohi dute sorrera hizkuntza eta kontsumitzerako … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

GIZON HANDIA ETA TXIKIA

Gizon handia epailea zen, erretiratu eta gero haren inguruko guztiak epaitzen jarraitzen zuen etengabe. Gizon handiak oso uste handia zuen bere buruaz. Beharko, epaile lanaz gain aspaldi baita bere autonomiako Justizia sailburua, Estatutuko Justizia Ministerioko azpi-idazkaria ere izana zen. Badirudi, bere esanetan … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Beatriz Chivite Ezkietari elkarrizketa

Idazle gisa dugun zure irudia bidaiei, leku urrunei loturik ageri zaigu. Ahots nomada bat, munduaren kronista norberaren gorputz poetikotik mintzo. Non zaude une honetan, galdera hauek erantzuteko unean bertan? Otsailean Londresera bueltatu nintzen eta oraingoz hemen nago, Homerton auzoko nire … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Maite Aizpurua: “Mundu honetan bizirauteko mundu alternatibo bat sortu baino ba alternatibak mundu horretan sortu behar dira”

Honatx sinopsiak dioena: Nola egin saltaka norbere gorputzetik? Korrika ibiltzea abiaduraren azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gelditzera gonbidatzen gaituen pieza eszenikoa da honakoa. Sententzia medikoak, zalantzak, minak, ibilera okerrak, desirak eta simulakroak gurutzatzen diren … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Iritsi da Joana Maiz

Iritsi da Joana Maiz. Bi urteko lanaren emaitza. Yurre Ugartek idatzi du gidoia, eta Joseba Larratxe arduratu da narrazio estetikoaz. Aurkeztu dute prentsaren aurrean, aurkeztu dute hurbilekoen aurrean, eta gaur Donostiako Tobacco Days liburu-dendan elkartuko dira bi autoreak, 19etatik aurrera, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Kafe Bar Bilbao lehiaketaren 17. edizioko oinarriak zabaldu dituzte

“Kafe Bar Bilbao” Teatro Laburreko gidoien lehiaketa KAFE BAR BILBAOk, TARTEAN teatroak lagunduta, “Kafe Bar Bilbao” Teatro Laburreko Gidoien Saria antolatzen du eta lehiaketaren 17. ediziorako deia egiten du. Bi sari banatuko dira, bat euskarazkoa eta bestea erdarazkoa. Lehiatzeko arauak: … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment