Monthly Archives: apirila 2020

Martin Etxeberriaren poema berria: “Tabako hotza”

Posted in Albisteak, si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

Bihar eta etzi, greba digitala

“Ikus gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara” lelopean, euskal kulturgileen talde batek bi eguneko greba digitala deitu du, “euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duzuen eragile” guztiei eskatuz “apirilaren 21ean eta 22an interneten kultur edukirik ez partekatzeko”. Antolatzaileen esanetan, grebak hiru … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

AZKENAK ETA BERRIAK

Txoropito euskaltegien sareko irakasle-ikasleak bildu ziren Nafarroako Bidankotze herrian hildako Antonia Anaut eta Ubaldo Uhalde, Izabako Erronkarieraren azken bi hiztunen gorazarrean parte hartzeko asmotan. Honez gain, eta Artzentaleseko Bittor Cabieces Garai euskalariaren ideiari ekinez, herriko euskaltegiko Mikel Salbotx irakasleak erronkaiera berpizteko … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Intujai teatroko May Gorostiagari elkarrizketa

Lehenik eta behin, zer moduz zaudete Intujaikoak, berrogeialdiko hirugarren astea den honetan? Imajina dezakezu, bare baten sentipena barraskilo etxe batean bizita? Ba horrela. Hala ere asko ikasten ari gara egoera honetan, batez ere geure buruaz. Intujai taldekoak antzerkilariak zareten heinean, … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Liburuaren Eguna ospatzeko modu berriak, Garoaren eskutik

Apirilaren 23a egun berezia izan ohi da literaturzaleentzat, izan ere, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen baita. Ekitaldi bereziak eta azokak antolatu ohi dira, besteak beste. Nolanahi ere, osasun-larrialdiak goitik behera aldatu du egoera. Horren harira, proposamen alternatiboak sortu dira. Esaterako, Zarautzko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Idazberri, Euskal Idazleen Elkartearen buletina

Euskal Idazleen Elkarteak Idazberri izeneko buletina sortu du, elkarteak esku artean dituen ekimenen berri emateko. Hitzen Uberan ataria EIEren egitasmoaren parte den aldetik, jarraian bildu ditugu 2020ko bigarren buletinari dagozkionak. Kasu honetan, COVID-19 birusak ekarri duen krisiaren harira bildutako informazio … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

IZURRIAREN BERRI EUSKAL TESTU ZAHARRETAN: ZENBAIT ZERTZELADA

  AGURAINGO ERREKETA   (…) zerren eozen izurriteaz urtenik ifini dabe oi eta asko penarik komarkaetan ara balloa gizonik zerren eozen larrin guztiak beterik persona askoz izurriagaz gaxorik oi jente asko egoan pare bagarik ara begira oi ezin sokorridurik su … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Erika Olaizolaren iritzi artikulua: “Korona zaitez”

Honegatik eta hargatik. Bestea eta hura. Entzun dut esan dutela. Esan omen dute hau. Esan omen dute beste hau. Iritsi zait hau eta iritsi zait beste hau ere. Esan omen dute hura eta esan omen dute beste hau. Informazio kolapsoa … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Abian da Etxepare Saria

Etxepare SariaNafarroako hainbat udalek antolatzen dute, Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkez daitezke lehiaketara, hau da, testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak. Lanek euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitarabeak izan behar dute. Lehiaketan parte hartzen duten egileek albumaren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Auskalopitekus” Don Inorrez taldearen kanta berria entzungai

Asko dira koronabirusarekin bertan behera geratu diren emanaldiak, tartean batzuk estreinaldiak. Martxoan Loraldian eskaintzekoa ziren, kasu, Zaharkitze programatua ikuskari berria, Garbiñe Ubedaren testu batetik abiatuta hainbat artistek elkarlanean taularatu behar zutena. Artista horien artean zen Don Inorrez taldea. Emanaldian jo behar … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment