Monthly Archives: maiatza 2020

Nobela errealista bat, Joxean Agirreren lan berria

Zarautzen, Argiñanoko terrazan jarri eta itsasora begiratuz gero ikusten den parajea, horixe erakusten du Joxean Agirreren nobela berriaren azalak –Nobela errealista bat– eta toki horrexetan garatzen dira liburuko hainbat eszena. Pasa den astean aurkeztu zuen Agirrek bere azken lana, ohikoa … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Karmele Jaiori elkarrizketa Irakurrieranen

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik: Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere ama gaixotu egin dela-eta, aita zaharraz arduratu behar duenean. Jasone da senarraren … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Martin Etxeberriaren poema berria: “Kamaleoi kanibalaren lilura eztia”

Posted in si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

Igor Estankonari elkarrizketa

Lehenik eta behin, oraindik ere itxialdia gorputzean dugula egiten ari gara elkarrizketa hau. Zer moduz zaude? Ondo, etxekoak ondo gaude, ingurukoak ere bai. Hori ez al da printzipala? Oso kasu berezia da liburu honena. Atera orduko linbo moduko batean geratu … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

XXIX. Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketa Iruñean

OINARRIAK 1. Lehiaketa honetan 16 urtetik gorako pertsonek orok hartzen ahal dute parte. 2. Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkezten ahal ditu, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, ondoko baldintzekin bat: • Testuek jatorrizkoak beharko dute izan, argitaragabeak, eta ezingo da … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Eneritz Artetxek idatzitako “Karanbola hirukoitza” liburua osorik sarean

EHAZEk sare sozialetan jakinarazi duenez, udaberrian liburua aurkezteko hainbat ekitaldi antolatuak zituzten, baina bertan behera geratu dira koronabirusaren krisialdiaren ondorioz “Udaberrian aurrez aurreko hainbat aurkezpen berezi genituen aurreikusiak, baina oraingoz ezinezkoa zaigu egitea. Laster espero dugu aurkezpen horiek modu batera … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Zabalik dago Hitzaren Eskolan izena emateko epea

Pasa den astean zabaldu zuten Hitzaren Eskolaren bigarren edizioan izena emateko epea, eta hilabetez egongo da zabalik, ekainaren 8ra arte. Egitasmoaren antolatzaileak, Azpeitiko Dinamoa Sormen Guneak, Twitterren jakinarazi du ezen, dena aldakor bihurtu den eta denbora izoztuta geratu den honetan, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

10. euskarazko literatura sorkuntza egonaldia Nekatoenean

Hamar urte bete ditu Nekatoenean idazleek soekuntzan aritzeko aukera ematen duen deialdi honek. Egonaldia egiteko azpiegituraz gain, diru-laguntza eskaintzen du deialdiak. Idazteko baldintza egokiak jasotzearen truke, idazleak topaldi parea egin ohi du publikoarekin. Aurten, berezitasun batekin dator, ordea: hautagaiek Elkanoren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Antonio Casado da Rocharen iritzi artikulua: “Trabatua”

Egunotan idazketa praktika berri batekin esperimentatzen ari naiz: “Trabatua” (stuck) izeneko teknika edo ariketa, jatorriz Arawana Hayashik garatu zuena Gizarte Presentziaren Antzerkiaren (Social Presencing Theater) barruan. “Theater” hitza bere zentzu etimologikoan ulertu behar dugu hemen: grezierazko theâsthai aditzatik dator, “begiratu” … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Kirmen Uriberi elkarrizketa Irakurrieranen

Jarraian entzun dezakezue osorik: Hamazazpi segundo baino ez ditu igarotzen bisitariak koadro bati begira. Hamazazpi segundo batez beste. Egina omen dute ikerketa. Hori da koadro bati eskaini ahal diogun astia gure garai ero hauetan. Pentsatzen jarrita, poesiaren erritmoa guztiz bestelakoa … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment