Monthly Archives: iraila 2020

Maddi Ane Txoperenak irabazi du Igartza Saria

Maddi Ane Txoperena Iribarren idazle, kazetari eta bertsolari hendaiar-lesakarrak irabazi du Igartza saria, «Ez erran inori» nobela proiektuari esker. Aurtengo edizioan, 16 lan aurkeztu dira, eta Txoperenarena nabarmendu dute Garazi Kamio, Irati Jimenez eta Ana Jaka epaimahaikideek. Txoperenaren bigarren eleberria … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Irailaren 21etik 26ra izango da aurtengo ADEL antzerki laborategia

Ikasle batzuetantzat astebetez elkarbizitza egin, eta hainbat adituren eskutik klase intentsiboak jasotzeko aukera. Haientzat guztientzat zein publikoarentzat oro har, euskaraz sortzen ari den teatroaren erakusleiho bat izateko aukera. Antolatzaileek zabaldu zituzten hitzak gogora ekarriz, “Itxaronaldiaren ostean, irailaren 21etik 26ra euskal … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

  HARRI ETA ZUR  

                Aitona-amonen basetxean geunden, gure aitaren herrian, betiko lez hiriburutik ere iritsitako lehengusuekin jolasean etxeko larrainean edo. Beharbada, euria ari zuelako edo, larrainean egon beharrean, aspalditik abererik gabeko itoi zaharraren barruan egongo ginen … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak, bihar eta etzi

Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak egingo dituzte bihar eta etzi. Bihar, hilak 16, musikaz lagundutako poesia-errezitaldia eskainiko dute hainbat poetak: Iñigo Astiz, Lizar Begoña, Elena Olave, Jesús Rodríguez eta Julieta Valero. Musikaz, berriz, Jon Makuso biolin-jotzailea arduratuko da. Errezitaldia euskaraz eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Irailaren 25etik 27ra, hitza izango da giltza

“Hitza da giltza”. Lelo horrekin berarekin ari ziren lanean antolakuntzako kideak, koronabirusaren krisiak eztanda egin aurretik. Maiatzean antolatzekoak ziren Literaturia, baina, beste hainbat kultur ekitaldirekin gertatu den bezala, uda ostean egin behar izan dute hitzorduari eusteko ahalegina. “Hitza da giltza” … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Argiantzan oso zaila da zer datorkigun ikustea

Eskerrik asko elkarrizketari baiezkoa emateagatik Pello. Zer moduz zaude Covid-19ak eragindako egoera honen erdian? Ongi nago. Begira, bi gertaera izan dira joan deneko zortzi hilabeteetan eragin dutenak. Batetik, erretiroa hartu dudala lanetik, eta erretiroa baliatuz zuzenketak bukatu ahal izan ditut. … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Jose Angel Irigarayk “Isiltasunaz hunatago” poesia liburua plazaratu du

Aurkezpenean esandakoak: -Nik uste poesia, gehienetan behintzat, nerabezaroan edo gaztaroan hasten dela, zerk eraginda egileak oraindik ez daki; bere arragoan daudenak, bere mundutik ateratzen zaizkionak, sentipenak, bizipenak hitz bilakatzen, idazten. Zerk horrek, zerk behartzen zaituen sortzera, idaztera, kantuak egitera, horrek … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Hilaren 30era arte aurkez daitezke ipuinak Julene Azpeitia lehiaketara

Zumaiako Udalak Julene Azpeitia lehiaketaren 33. edizioa antolatu du, eta aste batzuk barru amaituko da ipuinak aurkezteko epea. Hona hemen deialdiaren oinarriak. Oinarriak 1.- Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Ezingo du parte hartu beste lehiaketaren batean saririk jaso … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Asel Luzarraga: “Gustatzen zait ziurtasunak apur bat ziurgabeago bihurtzea nire liburuetan”

Sinopsia: Buenos Airesko La Hoz egunkarian luzetsita daude, Matxinen artikulua iristen ez delako. Ez artikulua, ez Matxin bera. Haren inguruko berririk ez dagoela jabetzean, alarmak piztu zaizkio Eduri, lagun mina baitu; Euskal Herritik ihesi alde egin zuenean, Matxinek lagundu zion … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Hil honetan amaituko da Agustin Zubikarai sarira lanak aurkezteko epea

Hona hemen Agustin Zubikarai sariaren hogeigarren deialdiaren oinarriak: 1. Deialdi honetara, eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. 2. Beka hau behin irabazten duenak ezingo du … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment