Monthly Archives: urria 2020

Asisko Urmeneta eta Joseba Larratxeren “Basolatik berri onik ez” komiki albuma

(Iturria: Ikastolen Elkartea). XVII. mendea, Orbaizetako arma ola, bertako lanbide desberdinetako pertsonaiak, izaki fantastiko batzuk… osagai epiko eta fantastikoekin landu dute Asisko Urmenetak eta Joseba Larratxek Basolatik berri onik ez komiki albuma, 2017ko otsailean lau hilero Xabiroi aldizkarian argitaratutako atalen … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Leire Bilbaori elkarrizketa Irakurrieranen

Sinopsia: “Horrek etxeko urak dauzka” esaten da Ondarroan etxetik edan duela esateko, etxeko izaera dakarrela. Bada beraz iturburu bat. Amatasunetik idatzitako liburu bat bainoago, leku batetik idatzitako liburua baita Etxeko urak, amatasunetik. Urak botaz hasten da, umearen eta amaren erditzearekin; … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Datorren astean, Literatur amuak Ondarroan

Urriaren 29tik azaroaren 1era bitarte, Literatur amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekitaldi guztietarako beharko dira sarrerak edo gonbidapenak, aforoa kontrolatu ahal izateko. Guztiak eskuragarri daude, jada, herriko Turismo Bulegoan. Ekitaldi guztiak segurtasun neurri guztiak betez egingo dira: … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Lautan Hiru antzerki lehiaketara aurkezteko aukera azaroaren 15a bitarte

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu du, Bilboko Udalaren babesarekin. Deialdiaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduz. Horrez gain, hautatutako lana jendaurrean estreinatzeko aukera ere emango zaio sarituari. Azaroaren 15era bitarte aurkez daitezke lanak. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Kalean dira Aleka eta Lisipe bildumetako izenburu berriak

Udazkenarekin batera nobedade ugari iritsi dira gure apaletara, baina denak ez dira literaturari lotuak. Pasa den astean, esaterako, pentsamenduaren arloko bi izenburu kaleratu ziren. Klima-larrialdiari lotua bata, zaintza-lanek kapitalismoan duten antolaketari buruzkoa bestea, biak ala biak tresna baliagarriak izan daitezke … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Xabier Leteren obran murgilduz

Oiartzungo eliza oholtza gisa hartuta, Hitzen Lihoa kultur ekimenak omenaldia antolatu zion Xabier Leteri 2018ko abenduan. Bertan parte hartu zuten Oiartzungo hainbat artista eta musikariek, eta Xabier Lete Poesia Saria irabazitako idazleek: Luis Garde, Karlos Linazasoro, Juanjo Olasagarre, Asier Serrano. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Mina

  Izan metalezko zizare bat, izan panazko organo bat; sabel-sabelean gauza bera dira.   Izan herensuge atzerritar bat, izan silaba elbarri bat; familian ez da ikusten.   Izan geruza iraungi bat, izan posizio triste bat;   izan kobrezko esfera bat, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

SASOI ILUNAK

Urtero akordatzen ginen Galdutako lagunekin. Intolerantziaren balek garbitutakoak Intolerantziaren bonbek birrindutakoak Intolerantziaren hitzek ozpindutakoak Intolerantziaren begiratuek uxatutakoak Intolerantziak berak erbesteratutakoak. Akordatuko gara beti.   Astero mozkortzen ginen Alde Zaharreko betiko taberna-zuloetan. Astero kale-kantoiak sutan Airea gomazko pilotak eta galtzada-harriak. Astero  … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

«Hizkuntzarekin libreki jolastu nahi genuen, muga asko jarri gabe»

abere ba. palindromo ilustratuen piztegia izeneko liburua argitaratu zenuten pasa den otsailean. Liburu berezia da, oso. Saiatuko naiz zertan den azaltzen, eta zuek gehitu edo ñabartu nahi adina. Hiztegi bat da, berezia. Hainbat animalia agertzen dira hiztegi horretan, palindromoak dena; bakoitzak … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Maiatzaldia gaur Baionan, Hatsaren poesia tailerra urriaren 24an Senperen

Urriaren 8an Iruñean antolatu ostean, gaur Baionan izango da literatur Maiatzaldia ekimena. Hauxe izango da egitaraua, Euskal Museoan 18:00eatik aurrera: Auxtin Zamoraren “Biziminaren koloreak” bideoa. Enrike Diaz de Ulzurrunekin Iruñeaz egin duen liburuaren aurkezpena. Nafarroako irakurle taldeak izango ditu mintzagai … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment