Monthly Archives: otsaila 2021

Erika Olaizolari elkarrizketa Irakurrieranen

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik: Sinopsia: Panpina antzezlana Erika Olaizolaren imajinariotik, bulkadatik, adierazteko beharretik sortutako lan bat da. Baina, era berean, proiektu hau emaitza kolektiboa ere bada, hala oholtzan, nola liburuan. Irakurleak liburu honetan, Panpina antzezlaneko edukiez gain, batetik Erika … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Ezohiko (H)Ilbeltzaren lehen ekitaldia iragarri dute: otsailaren 25ean, solasaldia Miren Gorrotxategirekin

Urtearen hasieran jakinarazi zuten (H)Ilbeltza jaialdiaren antolatzaileek ezen aurten ez zutela ohi bezala antolatuko Euskal Herriko Literatura Beltzaren jaialdirik. Edonola ere, «kulturari eta literaturari beren tokia eman» asmoz, urtean zehar hainbat ekitaldi antolatuko zituztela iragarri zuten, Hil ala beltz izeneko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Suak pizten direnean” errezitaldia Gernikan eta Gasteizen

Mikel Sotok errezitaldi bitartez aurkeztu ditu Suak pizten direnean (Elkar, 2020) liburuko poemak. Orain arte Iruñean, Donostian eta Bilbon eskaini ditu saioak, beti ere hainbat musikari, aktore eta idazlek lagunduta. Hurrengo saioa asteazken honetan bertan izango da, otsailaren 17an, 18:30ean … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Unai Elorriagaren apalategian: Ipuingileen ikasle

Idazketari emanda bizi izan zen hainbat urtez, SPrako tranbia (2001) lehen liburuak bildutako arrakastaren ondorioz. Elkarren eskutik kaleratu zituen, gero, Van’t Hoffen ilea (2003), Vredaman (2005) eta Londres kartoizkoa da (2009). Irakaskuntzara itzuli zen gero, eta fase berri horretan argitaratu … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Pablo Barrio eta munduaren amaierako lekua

Pablo Barrio: “Narratiba katamotza edo jaguarra edo halako felino bat litzateke, lau hanka azkarrak ditu, ziztu bizian iristen da liburudenden apaletara, lehenengo orrialdetara eta arrakastara. Narratibatik urrun, poesia etorriko litzateke, poesia dortoka litzateke, lau hanka baina oso motelak, nekez iristen … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Lehiaketen emaria

Emakumeen lanbideak eta amen lanak aztergai Aurten, sari bikoitza banatu dute Tene Mujika bekan. Elkar argitaletxeak eta Debako udalak antolatzen dute lehiaketa, historia hurbilari buruzko proiektuak sustatzeko asmoz. Alde batetik, Jon Abrilek emakumeen lanbideak ikertuko ditu; bestetik, amatasunari eta feminismoari … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Irun Hiria Kutxa Literatura sarietara aurkezteko aukera

Literatura-sorkuntza eta -hedapena sustatzeko, Kutxa Fundazioak 44. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdia egin du, 2021erako, honako oinarri hauen arabera: 01. Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik horien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua. Lan zorroztasunez originalak eta lehendik … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

«Igelak bere horretan segituko du, buruargi: kultura murtxikatu gabea edonorentzat eskuragarri»

2020ak haize berriak ekarri zituen Igela argitaletxera. Aurrez ikusi gabeko koloreak ikusi genituen udazkeneko argitalpenen azaletan: Odolik gabe (Alessandro Baricco; itzultzailea: Fernando Rey); Sherlock Holmesen abenturak (Arthur Conan Doyle; itzultzailea: Fernando Rey) eta Hilketa lokartua (Agatha Christie; itzultzailea: Xabier Aristegieta). … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

“Hain zara eder” emanaldia osorik sarean, Booktegiren eskutik

Hain zara eder poesia liburua irakurri daiteke edizio digitalean, eta paperean, Andoni Tolosa “Morau”ren hitzaurrearekin. Testuan oinarrituta zuzeneko emanaldia egin zuten iraileko azken Poesia Orduetan, EIE eta Donostia Kulturaren eskutik, parte hartzaile hauekin: -Musikariak: Eneko Sierra, Pelax, Txusta Antxustegi, Xalba … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Atzerrian lurra garratz” estreinatuko dute Huts Teatroak eta Artedramak

Oholtza gainean Laura Penagos eta Ander Lipus ikusi ahal izango ditugu, baina atzeko lan-taldean izen ugari topatuko ditu zaleak. Besteak beste, Amancay Gaztañagak zuzendu du lana, Miren Amuriza izan da prozesuan idatzitako testuaren idazle laguntzailea, Ibon RG-k egin du musika … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment