Monthly Archives: martxoa 2021

Amaia Apalauza eta Sonia Kolaczek, lau eskutara itzultzeaz

Aurkeztuko zenigukete Olga Tokarczuk? Zer toki du Poloniako literaturan? Sonia Kolaczek: Olga Tokarczukek urteak daramatza Poloniako literaturaren lehenengo lerroetan. Egia esan, duela asko entzun nuen bera izango zela hurrengo Nobel sari poloniarra. Uste dut beraren lan guztiek jaso dutela sariren … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Maiatz argitaletxearen nobedadeak

(Iturriak: Maiatz, Xofaldia produkzioak). Hauek dira Maiatz argitaletxeak ateratako liburu berriak: PROFETEN IRUZURRA, Amaiur Epher Amaiur Epher garaztarraren fikziozko lehen liburua gure mundu modernoa jorratzen duena, umorez eta ziztaz hainbat erreferentzia baliatuz, funtzionario galdu baten alegorairekin. Honek ez du eleberri … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

«Fiesta: Eguzkia jaikitzen da» itzuli du Koro Navarrok

Ehun eta hirurogeita hemeretzigarren izenburura iritsi da Literatura Unibertsala bilduma. Ernest Hemingwayren Fiesta: Eguzkia jaikitzen da eleberria itzuli du Koro Navarrok. Autore estatubatuarraren lehen eleberria izan zen hura, eta sona handia bildu zuen. Hain zuzen ere, autorearen lan klasikotzat jo … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Asisko Urmenetari elkarrizketa Irakurrieranen

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik: Sinopsia: Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik. Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Ane Labaka eta Mikel Tabernaren lanak plazaratu ditu Susak

ALGARA MUTILATUAK, Ane Labaka. Lisipe bilduma. Sinopsia: Atal asko mutilatu daitezke gorputz batean, batzuk besteak baino ikusgarriagoak, baina guztiak ere berdin mingarriak ebaketa nozitu duenarentzat. Hain ezaguna ez izanagatik ere, ohikoa den mutilazio horietako bati heldu dio Ane Labaka Mayozek … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Ana Urkizaren eta J. M. Olaizola «Txiliku»ren liburu berriak

Liburu bana argitaratu dute Ana Urkizak eta J.M. Olaizola «Txiliku»k: Garen hori eta Zeruak eta infernuak, hurrenez hurren. Jarraian dituzue biei buruzko xehetasun zenbait.   Euskal nortasuna zedarritzeko ariketa Garen hori izeneko liburua argitaratu du Ana Urkizak, euskal nortasunari buruzko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Martxo amaierako literatur hitzorduak

Martxoak 24 / 17:00 / Bilboko Alondegian. Miren Agur Meabe, Beñat Sarasola eta Olga Novo Gutun Zurian. “Txikitik idaztea handi” gaiaren bueltan arituko dira. Saioa euskaraz, gaztelaniaz eta galegoz izango da, aldi bereko itzulpen zerbitzuarekin. Ekitaldia streaming-ez ere jarraitu ahal … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Itxaro Bordaren apalategian: Paisaia urrun zein hurbiletara bidaian

Hautsak harrotu zituen Itxaro Bordaren lehen eleberriak duela ia berrogei urte: 1984an argitaratu zuen, hain zuzen ere, Basilika (Susa) bai eta Bizitza nola badoan (Maiatz) poema-liburua ere. Orduz geroztik, lan mordoxka bat argitaratu du, bai prosan bai poesian. Azkenak, Abaro … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Karawane

Jolifanto bambla o falli bambla / grossiga m,pfa habla horem / egifa goramen / … horrela abiatzen da literatur irakurle asko urduri jartzen dituen poema. Esanahi estuei muzin egin, eta sonoritateari zabaltzen zizkion ateak, poemaren mugak eta ezaugarriak ezbaian jarriz. … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Agrippako turistei

  Agrippako Panteoia inguratzen duten turistak, zer da galtzen ari naizena? heriotzaren botanikaz aritu zait Chris Marker segundu batzuetan estatuak hiltzen diren moduan, umeak zahartzaroan sartzen direla beldurraren izurria Sumeriako tenplu baten barruan hazi zela lehenengoz eta nik isildu dut … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment