Monthly Archives: martxoa 2021

“Andrezaharraren manifestua”, irakurle taldeetan eta oholtzan

Datozen ordu eta egunetan irakurle talde hauetan izango dute mintzagai Mari Luz Estebanen Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019). Hauexek hitzorduak: -Elorrio: martxoaren 9an, 19:00etan, liburutegian. -Basauri: martxoaren 11an, 18:45ean, Pozokoetxen. -Eskoriatza: martxoaren 25ean, 18:00etan. Ikus Hitzen Uberaneko AGENDA OSORIK. Andrezaharraren manifestua, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Kalean daude Karlos Linazasororen eta Irati Goikoetxearen liburu berriak

Udaberriko lehen printzekin batera iritsi dira lehen nobedadeak. Besteak beste, Elkar argitaletxeak, zenbait liburu ekarri ditu azken asteotan: Joxean Agirreren Distira eta alderantzia, hemen aipatu genizuena, eta Karlos Linazasororen eta Irati Goikoetxearen lan berriak. Azken bi horiek apur bat xeheago … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Miken Aylloni elkarrizketa Irakurrieranen

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik: Sinopsia: Anjak lana, familia eta sorterria utziko ditu, ezagutu duen maitearen atzetik joatearren; Marcok haurtzaroko mendietako mamuak ahaztu nahiko ditu itsas lainoen artean; Rosalía beretik eman eta eman ariko da, ordainetan deus gutxi eskatu gabe; … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

#UberanPilulak: Linguae Vasconum Primitiae, Yurre Ugarte, Joxean Agirre, Antzerkigintza berriak deialdia eta Igelaren berrargitalpenak

Hona hemen Uberan Pilulak, aste honetan Uberanen argitaratu ditugun edukien bideo-errepasoa: Bihartik aurrera, «Linguae Vasconum Primitiae» liburua aztertuko dute Bilbon Yurre Ugarte: “Niretzat, gaur egun, guztia da kultura popularra” «Belle époque»en B aldea “Antzerkigintza berriak” deialdialdiaren seigarren edizioa martxan Al … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Al Aswani, Baricco eta Ginzburg, azalberrituta

Igela argitaletxeak fase berri bati ekin zion udan, eta horren emaitzak ikusten hasiak gara. Aste honetan, argitaletxearen bildumako hiru izenbururen berrargitalpenak aurkeztu ditu Donostian Lander Majuelo editoreak: Jakobian eraikina (Alaa Al Aswani; itzultzaileak: Arantzazu Royo eta Xabier Olarra), Zeta (Alessandro … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Antzerkigintza berriak” deialdialdiaren seigarren edizioa martxan

Jarraian dituzue oinarriak. ANTZERKIGINTZA BERRIAK HAUTATZEKO DEIALDIA 1. AURKEZPENA Gasteizko Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak martxan jarri dute Antzerkigintza Berriak programa, seigarren urtez, zertarako eta dramaturgo berriei eta beste arte arlo batzuetatik etorrita (literatura, zinema…) … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

«Belle époque»en B aldea

Distira eta alderantzia deritzon eleberria argitaratu du Joxean Agirrek idazleak, Elkar argitaletxearen eskutik. Trilogia bateko bigarrena Hainbat nobela kaleratu ditu Agirrek honezkero; azkena, iaz aurkeztu zuen, konfinamendu betean: Nobela errealista bat, Elkarren eskutik hura ere. Agirrek jakinarazi duenez, nobela batetik … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Yurre Ugarte: “Niretzat, gaur egun, guztia da kultura popularra”

“Izaskunek zirkinik gabe begiratu eta adi entzun zion. Nola, dendako salmenta doiak zirela eta, pandemiaren agerpenak zor iraunkorraren hozkada bilakatu zituen Sararen egunak.” Horixe irakurri daiteke Beharko narrazioan. Pandemia betean gauden honetan, bizi duguna narrazio batean txertatua ikusi dudan lehen … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Bihartik aurrera, «Linguae Vasconum Primitiae» liburua aztertuko dute Bilbon

Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen irakurketa bat proposatzen du urtero. Aurreko urtetan, besteak beste, Zergatik, panpox? (Arantxa Urretabizkaia), Otto Pette (Anjel Lertxundi) eta Obabakoak (Bernardo Atxaga) landu dituzte; oraingoan, ordea, liburu zaharrago bat aukeratu dute: Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae, «Euskara, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment