Monthly Archives: maiatza 2021

JENDE LIKIDOA – NEREA ARRIEN

                                                         JENDE LIKIDOA – NEREA ARRIEN   “Hiriak barruan utzi zidan izotz zatia ere … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Leonardo Padura eta Najat el Hachmi, Literaktum topaketetako protagonista

Literaktum topaketak izeneko egitasmo berria abiatu dutela jakinarazi du Donostia Kulturak. Izenak berak dakarrenez, Literaktum jaialdiaren baitan kokatzen da proiektu hau, eta, antolatzaileen esanetan, «urte osoan zehar ibilbide ezaguneko eta gaurkotasuneko literatur sortzaileen bisitak» jasotzea da helburua, «euren lanak eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Mikel Tabernari elkarrizketa Irakurrieranen

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik: Sinopsia: Arkanbele kantak deitzen da Mikel Tabernaren poema liburu berria, zeinak erretolika esan nahi baitu. Nork berea du, arkanbele kanta. Eta erraz antzemango dio irakurleak poemotan Tabernaren eskuari. Izan ere, geografia fisiko eta bital batean … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Bego Montorio Irakurrieran saioan

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik: Sinopsia: Nola ezagutu duten elkar? Oso modu errazean. Gau erdian, Morinok, ohi bezala, karabanako tranpola zabaldu, eta txiza egin du. Baina, oraingo honetan, azpian lurperaturik zegoen eskeleto txiki baten gainera erori da infusioaren txiza, eta … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Patioa

  Lehenengo hitza idatzi eta woooooow kolektibo bat entzun da nire eraikineko patioan. Bigarren hitza idatzi eta txalo zaparrada bat. Hirugarrena idaztera noa, baina blokeatuta nago. Beste bat! Beste bat! Entzun dut patioan. Korridoretik bueltak ematen hasi naiz, hirugarrenaren bila. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Kronika literarioak munduko hilerrietatik

Azken hamarkadan ospea eskuratu du Mariana Enriquezek bere ipuin eta nobelei esker. Kontra-azalek diotenari erreparatuz, «terrorezko narratiba» eta «literatura fantastikoa» berrasmatu ditu argentinarrak. Las cosas que perdimos en el fuego ipuin-bildumari esker, adibidez, Ciutat de Barcelona saria eskuratu zuen, eta Nuestra parte de … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

“Manifestua” ikuskizuna aurkeztuko du Ekida ekimenak

(Iturria: EKIDA). Hiru musikari, hiru abeslari eta bi errezitatzaile oholtza gainean, artearen potentzial iraultzaileaz dihardu Manifestua ikuskizunak. Literatura, musika eta eszenografia uztartuz, kantuen eta poesiaren bidez hausnarketa politikoak plazaratzea eta arteak eta artistek duten eginbeharri buruzko galderak pausatzea da ikuskizunaren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Anderson, Pasolini, Tsvetaieva eta Wharton: Literatura Unibertsala lehiaketako protagonista

EIZIE elkarteak 30 urte pasatxo darama Literatura Unibertsala bilduma hauspotzen. Proiektuak hainbat fase izan ditu, eta hari esker iritsi dira euskarara, besteak beste, Mary Shelley eta Milan Kunderaren lanak (hona hemen Literatura Unibertsalean argitaratu diren lan guztien zerrenda). Aurtengoan, lau … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Amaia Lasari omenaldia Getarian

Hauxe da egitaraua: ‘AMAIA LASA ALEGRIA, KAIUAREN HEGALDIA’ MAIATZAK 12 AITORTZA BERE IBILBIDEARI. 18:30ean, udal aretoan. MAIATZAK 13 MAHAI-INGURUA: Itxaro Borda, Hedoi Etxarte eta Lorea Agirrerekin. 18:30ean, Iturzaeta aretoan. MAIATZAK 14 IRAKURRALDI MUSIKATUA. 18:30etan, Iturzaeta aretoan. Aforoa mugatua. Gonbidapenak maiatzaren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

«Hormako atea» eta «Niirlit»: urruneko lurraldeetara bidaiatzeko gonbita

H. G. Wellsen Hormako atea eta beste ipuin batzuk bilduma argitaratu du Elkarrek, Joxe Mari Berasategiren itzulpenean, eta Juliana Léveillé-Trudelen Niirlit eleberria, ostera, Txalapartak, Aiora Jakak euskaratu duena. Urruneko lurraldeetara –irudimenekoak zein errealak– bidaiatzeko aukera eskaintzen dute bi lanek, eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment