Monthly Archives: ekaina 2021

Asel Luzarragari elkarrizketa Irakurrieranen

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik: Sinopsia: XXIII. mendean gaude. Mundu osoan milioi bat pertsona bizi dira, luxu eta ondasun guztiak eskura, inguruan beren zerbitzurako hainbat robot-gizaki dituztela, ez lanik, ez gaixotasunik, ez ardurarik gabe. Dena da lasaia eta gozagarria, izatez, … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

«Ibaia» argitaratu du Uxue Alberdik, «Zirroborroak eta gero» proiektuko fabula berria

Uxue Alberdik Ibaia izeneko fabula argitaratu du «Zirriborroak eta gero» egitasmoaren barruan, Paula Estevezen irudiekin. Usurbilgo hirigintza feminista hartu du gaitzat. Azala kreazio espazioak hauspotzen du «Zirriborroak eta gero» egitasmoa, etorkizun posibleei buruzko fabulak sortzeko helburuarekin. Uxue Alberdik, bada, Ibaia izeneko fabula sortu du, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Poesia Eguna Oiartzunen

Oiartzungo Bidegorriaren inguruko hiru txokotan antolatu dituzte irakurraldiak, uztailaren 3an 11:00etatik 14:00etara. Lehenengo bietan, “Ura”ri buruzko poemak irakurriko ditu herritar talde batek, eta hirugarrenean Harkaitz Canok errezitaldia eskainiko du bakarka. Antolatzaileei galdetuta, ekimen honek pandemiaren testuinguruan sortu da, baina jarraipena … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

«Trauma handi bat izan zen Gerra Zibila, eta gero etorri diren gertaerak ezin dira hartatik bereizi, batzuek egin nahi duten bezala»

Doneaneko alaba argitaratu duzu oraintxe, nobela bat; iaz, berriz, Noiz arte arrazoi aforismo-bilduma plazaratu zenuen. Aldi berean idazten dituzu poemak, aforismoak, narratiba? Aldi berean baino gehiago, aldika aritzen naiz. Aforismoekin, atera daitezke laupabost astebetean, eta gero utzi. Orain dela hiruzpalau urte atera nuen … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Jon Gerediagari elkarrizketa

Ezagutu dizkizugun lehenengo liburuak antzerkikoak izan ziren, baina Antzerkiola Imaginarioa-FTIko idazle gisa kolektiboki sinatutakoak izan ziren guztiak. Hauxe dugu zeuk bakarka sinatutako lehenengo antzerki liburua. Zer aldatu da, bide horretan? Antzerkiolako garaian sorkuntza-lan kolektiboan aritzen ginen. Noski, bakoitzak bere esparruan … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Hizkuntzaren zoko-mokoak aztergai, Beatriz Fernandezen azken liburuan

Hizkuntzalari aditua da Beatriz Fernandez, sintaxilaria zehazki. Lanbidez, UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko ikertzailea eta irakasle titularra da. Artikulu zientifikoak ez ezik, dibulgazio-lanak ere plazararatu ditu, hala nola Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan (UEU, 2007) Euskera para castellanohablantes (2016) eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Hatsaren poesia” aurkezpen egunaren kronika

Gure ahotsean idatzita den pentsamendua, zeru denetatik datorren haize epel hori, arimaz betea, gure hatsa da… (Leire Zabala-Telleria) Ekainaren 13an, Hatsaren poesiaren egunean, kasik urte luze baten buruan, gure lagun olerkarien berriz aurkitzeak hatsegin haundi-haundi bat eman digu. Pantaila hertsien … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Dinosauroen akabantza, Hiroshiman barrena

Zientziari eta hizkuntzari buruzko saiakera dibulgatibo eta literarioen bidea oparo jorratu du Kepa Altonagak; horren erakusgarri dira, besteak beste, Patagoniara Hazparnen barrena (Pamiela, 2018) eta Duvoisin kapitainaren malura (Pamiela, 2019), zeinetan aztertu baititu, hurrenez hurren, Lotilandiako herri birlandatuaren historia eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Ekainaren 28an abiatuko da Zestoako Antzerki Astea

Lau antzezlanen bonuak 26€ balio du. Sarrerak Zestoako turismo bulegoan salgai. Ekainak 28 20:00etan Caravan Park-en. sarrera 8€ Lesakako Mairu Antzerki Tailerra Iluntzen Ibai baten ertzean dagoen herri batean bizi dira erramun Joakin, Mari Pili, Shepherd Jauna Eta Cristobal Erraldoia. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Aritza Bergarari elkarrizketa Irakurrieran irratsaioan

Jarraian entzin dezakezue saioa osorik: Sinopsia: Joseba Etxebarrieta Euskal Herriko Unibertsitatearen irakaslea da Antropologoa Sailean eta, gure herriaren kultura, sinesmen eta ohiturei dagokienez, aditu nagusienetakoa dugu. Hori dela eta, euskal mitologiaren hedatzaile handia izan zen Aita Barandiaran isilpean gordetzen saiatu … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment