Monthly Archives: urria 2021

Goizane Aizpurua Irakurrieran irratsaioan

Goizane Aizpurua elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, Izarak (Alberdania, 2021) liburuaren harira. Hemen irakur dezakezue liburuaren aurkezpenaz idatzi genuen kronika: «Identitatearen bilaketa, bost urtarotan». Jarraian entzun dezakezue irratsaioa osorik: Sinopsia Bizitza arrunta duen bikote arrunt bat osatzen dute Anek eta … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Erika Elizari Irakurrieran irratsaioan

Erika Elizari elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan, Zendabalitz (Elkar, 202o) liburuaren harira. Jarraian entzun dezakezue saioa osorik: Sinopsia Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldia. Barruan hamaika bidaiari eta beste hainbat istorio: lan-elkarrizketa batera joan eta haurdun dagoela … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Hi(ZKI)bridoak laguntzara aurkezteko azken asteak

Iaz abiatu zen Hi(ZKI)bridoak zikloa Bilboko Euskararen Etxean. Literatura mutanteei loturiko egitaraua osatu dute jada bi urtez segidan, ikuskizunak, bertso-saioak eta erakusketak antolatuz besteak beste. Aurten, programaz gainera, euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza abiatu dute. Laguntza horrek 3.000 euroko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Analisi literario apasionatuen alde

Udazken honetan literaturari buruzko bi saiakera argitaratuko ditu Irati Jimenezek, eta horietako lehena iritsi da jada liburu-dendetara. Beste liburu bati buruzko liburu bat da, Harkaitz Canoren Neguko zirkua (Susa, 2005) ipuin-bildumaren gaineko analisi bat, Ogia eta zirkua (Erein, 2021) izenekoa, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Sortaldekoak, ahots berri baten adierazpena

Sortaldekoak izeneko poema-liburua kaleratu du Hedoi Etxartek Susa argitaletxearen eskutik. Aurrez beste bi poema liburu kaleratu ditu, Suzko lilia (Susa, 2008) eta Sinplistak, (Susa, 2012) bai eta Ihes ederra (Alberdania, 2009) nobela grafikoa ere, Alain Urrutiarekin batera. Bestalde, Katakrak argitaletxeko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Garazi Ugalderen poema: «Habitatzeko moduak»

HABITATZEKO MODUAK «Lurra ukitu bezain laster lurrunduko gara seguruenik baina bitartean barre egingo dugu eta gaztainondoaren sustraiez eginiko giltzak beharko dira etxeetara sartu ahal izateko». Igor Estankona «Hiria gorroto dudanean» Anemometroa, 1998, Susa   atzeko atea Ibaiertzeko harri epel batean … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

«Lau eskutara» literatur ikastaroa antolatu dute Orion

Urola Kostako udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek sormen-literatura tailerra antolatu dute elkarlanean. Euskaraz sortzeko eta idazteko interesa duten herritar guztiei bideratutako egitasmoa da. Hamabi orduko ikastaroa izango da; hiruna orduko lau saiotan banatua. Saioak azaroko larunbatetan izango dira –azaroaren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

«Itzuli nuen lehen liburuan, amets egin nuen aditz batekin, eta ametsak eman zidan soluzioaren parte bat»

Euskal itzulpengintzarekin kasik batera egin du ibilbidea Koro Navarrok (Donostia, 1955): itzultzaileek apenas eredurik eta aitortzarik zuten garaietan hasi zen, testuak eskuz euskaratzen, eta gerora lehen lerrotik ezagutu ditu teknologiaren eta estimuaren onurak. 30 urte inguru daramatza ofizioan eta beste … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Zortzi narrazio, (ez) dirudienaz eta (ez) denaz

Ezer ez da dirudiena izeneko ipuin-bilduma argitaratu du Maribel Aiertzak, helduentzako bakarka idatzitako bigarren fikziozko lana du. Liburuan, zortzi narrazio, artearen munduan girotuak denak, artea gaitzat hartzen dutenak, baina era askotako ertzak erakutsiz irakurleari: «Van Gogh margolari ospetsuaren ezkerreko belarria … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Abian dira Azpeitiko 39. Euskal Antzerki Topaketak

Urriaren 15ean abiatu zen Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen 39. edizioa, Atx teatroaren «Lubaki lainotsua» obraren estreinaldiarekin, eta hurrengo astean ekingo diote berriro programazioari. Aurten, 14 emanaldi izango dira denera, bai eta txontxongilo-tailer bat eta erakusketa bat ere. Emanaldietarako sarrerak online … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment