Monthly Archives: azaroa 2021

Abian da Denbora Muga Barik egitasmoa

Joan den urtean «Irakurri, mesedez» kanpaina abiatu zuen Euskal Idazleen Elkarteak, Bizkaiko Foru Diputazioaren bultzadaz, Bizkaiko idazle garaikideen literatura herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin. Aurten gauza bera egin nahi izan dute, baina Bizkaiko idazle klasikoen testu esanguratsu batzuk gaurkotuz, «Denbora Muga Barik» … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Oihana Aranaren poema: «Hirietako arbolak»

Hirietako arbolak Heldu da auto gainak apaintzen dituzten hosto nekatuen apologia egiteko garaia.   Nolakoak izango dira eraikitzen ari garen hiriak gu hil eta gero?   Norbanako berriak egongo dira ─ez nire erruz─; etsaitasun zaharrak goputz gorakorretan; harri berberak sudurraz … Continue reading

Posted in si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

Uxue Apaolaza Irakurrieran irratsaioan

Leire Palaciosek elkarrizketa egin dio Uxue Apaolazari, Bihurguneko nasa (Susa, 2021) ipuin-liburuaren harira. Liburua osorik irakur dezakezue hemen. Sinopsia Hamar urte geroago Madrilgo eguzkipean Juan, Josetxo, Fer eta Estebanekin elkartuko da Lur. Elkar barkatzen duen lagunarte bat, elkarbanatutakoaz nork bere … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Hedoi Etxarte Irakurrieran irratsaioan

Garazi Albizuak elkarrizketa egin dio Hedoi Etxarteri, Sortaldekoak (Susa, 2021) poema-liburuaren harira. Liburua osorik irakur dezakezue hemen. Halaber, hemen daukazue liburuaren aurkezpenaz idatzi genuena: «Sortaldekoak, ahots berri baten adierazpena». Sinopsia Landak eta Marxen burua, makilak eta Iruñeko Gaztelu Plaza, ZIUa … Continue reading

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Literatur amuak Ondarroan, abenduaren 5era bitarte

Aurten berritasunak dakartza Ondarroako Literatur amuak jaialdiak. Bi egitarau uztartu dituzte: alde batetik, «Euskara sailak antolatutako Literatur Amuak egitaraua, euskarazko kultur sortzaileei emana», eta beste alde batetik, «Udal berdintasun sailak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna erdigune hartuta, antolatutako hainbat ekintza». … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Abian da kontakizun erotikoen lehiaketa, Kaixomaitia eta Elkarren eskutik

1. Lehiaketan parte hartzeko Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute 18 urte edo gehiagoko herritarrek. Izen-abizenak, posta elektronikoa eta harremanetarako telefono bat zehaztu beharko ditu parte-hartzaileak. Parte-hartzaileak ezizen edo izen propioarekin parte hartuko du, baina azken 8 finalisten artean … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Abdulrazak Gurnah itzultzaile bila

Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dute, urtero bezala, Arrasateko AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, «Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko». Hala, bada, aurten Literaturako Nobel Saria irabazi duen … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Garazi Ugalderen sormen-lana: «Ibiltzeko moduak»

IBILTZEKO MODUAK   Emakume hegoduna naiz, sustrairik gabeko hegoen miresle, haizea dudan aldiro, urrunera abiatzen dena itzultzeko arrazoi on baten bila.   Aintzane Galardi «Emakume hegoduna» Hegodun poemak, 2018, Denonartean     Hegoak eta sustraiak Horregatik zartatuak ezpainetan maletak erdi … Continue reading

Posted in si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

«Begiak zabalduko zaizkizue», euskal literatura berotzeko saiakera mamitsua

Hiru hitzekin definitu du Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak Irati Jimenezen liburu berria, Begiak zabalduko zaizkizue saiakera: «Altxor bat, mirari bat, eta maitasun-adierazpen bat». Edukian sakondu du ondoren: «Literaturaren zeremonian parte hartzen duten guztiei omenaldi bat da, eta gure literatur sistemaren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Kalean dira Alda Merini eta Saint-John Perseren poesia kaierak

Berrogeigarren izenburura iritsi da Munduko Poesia Kaierak bilduma (Susa), Alda Meriniren (itzultzailea: Aiora Enparantza) eta Saint-John Perseren (itzultzailea: Santi Leoné) aleekin. Orain arte bildumaren editorea izandako Beñat Sarasolak adierazi du postua utziko duela, eta, hemendik aurrera, Isabel Etxeberria eta Maialen … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment