Hatsaren Poesia Eguna apirilaren 2an izango da

Apirilaren 2an antolatu du Hatsa elkarteak Poesia Eguna, Senpereko Larraldea etxean. Ohiko moduan egitarauaren barruan aurkeztuko dute Poesia Bilduma, aurten 19.a. Jarraian ikus dezakezue egitaraua osorik.

hatsa 2017

Hauxe da Hatsa elkarteak aurtengo ekitaldirako prestatu duen egitaraua:

-13:00etatik 15:00etara: bazkaria. Norberak eraman behar du janaria, eta antolakuntzak kafea prestatuko du denontzat.

-16:00etan: ”Hatsaren Poesia 2017” liburuaren aukezpena, Graxi Solorzano-ren sar-hitzarekin.

-16:30ean: ‘Zazpiurtekoak beluzten’ emanaldia, Agurtzane Anduetzak Maddi Zubeldiarekin moldatu ikus-entzunezkoaren proiekzioa. Musikaldi laburra ere egongo da: Ennio Cantella-Anduezak akordeoiarekin eta Maddi Anduezak biolinarekin.
-17:00etan: liburuan parte hartu dutenen testuen irakurketa eta ”Hatsaren olerki bustiak 2017 ” bideoaren proiekzioa.
-18:00etan: xokolota-esnea denentzat.

Aurtengo Hatsa Poesia Egunaren harira beste bi proposamen luzatu dituzte Senperekoek:

-”Olerkarien Eguna”ren antolakuntza berri bat. Blog bat sortu dute horren harira, nahi duen orok dagoen lekuan  poesiaren inguruan antolatzen dituen ekintzen berri emateko: “Olerkaritza munduan egingo zinituzken ekintzen berriak hor azalduko ginituzke”. Bloga: http://olerkarieneguna7.blogspot.fr/

-Iaz Poesia Bilduman parte hartu izan duen jendearekin erakusketa osatu zuten abuztuan Larraldeako erakusgelan. Aurten ere esperientzia errepikatzeko asmoa dute: “ikusiz ”Hatsaren Poesia” liburuan parte hartu dutenen artean asko artista, margolari, argazkilari, zizelkari, musikari… badirela, aurten ere proposatzen diegu elkarrekin bigarren erakusketa baten egitea: abuztuan Senpereko Larraldean. Xehetasunak aurreago zabalduko ditugu.”

hatsa 2016 talde argazkiaHatsa Poesia Eguneko talde argazkia 2016an.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.