“Telesforo ez da Bogart” antzezlana ikusteko azken aukerak

Xabier Mendigurenek idatzi eta Iduzkilore antzerki taldeak taularatutako antzezlana ikusteko azken aukerak iragarri dituzte: maiatzean Miarritzen, ekainean Azkainen, Leitzan eta Hazparnen. (Argazkia: Naiz).

iduzkilore

2003an eman zuen argitara Xabier Mendigurenek Telesforo ez da Bogart antzezlana, Donostia Hiria Kutxa literatur saria irabazi ostean. 2016ko abenduan estreinatu zuen Iduzkilore taldeak Senperen, Inazio Tolosak zuzenduta. Iduzkilore antzerki talde amateurra da, aldiro zuzendari ezberdin bati eskatzen diote kanpo begiradaren bitartez antzezlan baten taularatzea gidatzea, eta ondoren hainbat herrietan eskaintzen dute emanaldi sorta.

Aurtengo antzezlan honen bidea amaitzera doa, hauek izango dira eskainiko dituzten azken emanaldiak:

-Miarritze: maiatzaren 28an 18:00etan, Theatre du Versant.
-Leitza: ekainaren 17an, 19:00etan.
-Azkaine: ekainaren 18an 18:00etan, VVF Le St Ignace-ko gelan.
-Hazparne: ekainaren 22an 20:00etan Ezker Paretean.

telesforo ez da bogart

Hauek dira antzezlaneko aktoreak: Bernadette Luro Irazoki, Peio Berhokoirigoin, Maider Beheran, Iban Ithurbide, Ainhoa Elizondo, Mizel Jorajuria, Lierni Elortza, Pierre Lore “Partza”, Maialen Fauthoux, Kattin Mendiburu.

Iduzkilore taldea 2010ean sortu zen. Lehen antzezlana “Iduzkilore” izan zen, 1609 urtean Lapurdin iragan ziren gertakarien kontaketa, 15 aldiz emana izan zen 2010-2011an. Manez Fusch-ek zuzendu zuen. Bigarrena “Hazparneko anderea” antzerki klasikoa, 23 emanaldi 2014-2015ean Euskal Herrian zehar. Ander Lipusek zuzendu zuen.

Gaia: “Antzerkilari talde baten errepika hasten da. “Casablanca” filma oinarritzat hartuz, 1939ko gerlatik Alsina itsasontzian ihes egin zuten euskaldun batzuen istorioa kontatzea erabakitzen dute. Bertsio honetan, Telesforo Monzon eta Maria Josefa bere andrea protagonista direlarik…”

Ikus lotura interesgarriak:

Iduzkiloreren bloga

Igor Estankonak 2003an idatzitako iruzkina

Agus Perezen kritika Berrian

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.