Begirada morea komikiei

Emakumeek egindako komikiak eta komiki feministak aztergai, erakusketa zabalduko dute gaur Donostiako Komikigunean: Begiradak komikietan. Gaurtik hasi eta ekainaren 16ra arte egongo da ikusgai. Gainera, etzi, hilak 24, bisita gidatua ere eskainiko dute. (Irudia: Alison Bechdel)

Bechdel-fans

Begiradak komikietan: emakumeen komikiak eta komiko feministak; halaxe du izena gaurtik hasita ekainaren 16ra arte Komikigunean ikusgai izango den erakusketak. Skolastika kultur zerbitzuen enpresak antolatu du, eta Josune Muñoz bertako kideak egingo du erakusketaren bisita gidatua etzi, hilak 24an, arratsaldeko 19etan. Gainontzean, astelehenetik ostiralera egongo da hura ikusteko aukera, goizetan 11:30-13:30 bitartean, eta arratsaldetan, berriz, 17:30-19:3o bitartean.

Antolatzaileek agertu dutenez, erakusketaren asmoa da “emakume komikigileen historia eta istorioak berreskurat[zea]“. Emakumeek sortu dituzten komikiak beren kontsumo propiorako izan dira sarri, hala ere, erakusketa honek “komiki munduan irudi alternatiboa” eskaini nahi du, eta “begirada anitzak azpimarratu nahi dira”.

Zer-nolako obrak ikus daitezkeen? “Erakusketa 15 panelez osatua dago, tartean daude begiradei buruzko panelak, komiki feministari buruzkoak eta egile ezberdinen lanak biltzen dituzten panelak. Lan original batzuk, erreferentetzat har daitezkeenak, enmarkatuak daude eta erakusketa borobiltzeko bideo labur bat” ikus daiteke, emakumeek komikien munduan egin duten bidearen isla. Gainera, Komikigunean, komikiak eta bibliografia ere aurkituko ditzake bisitariak.

Captura de pantalla 2017-05-21 a las 23.31.52

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.