Itzulpenez itzulpen, munduari itzulia

Datorren astean, hilak 30 dituenean ospatzen da Itzultzaileen Nazioarteko Eguna. Horren harira, itzulpen-bira bat antolatu du EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak. Anjel Lertxundiren esaldi bat itzuli nahi dute ahalik eta hizkuntza gehienera.

berbelitz

EIZIEk itzulpen-bira bat antolatu du Itzultzaileen Nazioarteko Egunaren harira. Helburua, euskarazko esaldi bat ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea. Nahi duten guztiek izango dute parte hartzeko aukera, itzultzaile izan zein ez.

«Itzulpena ez da posible, baina itzulpenak bizi gaitu»

Esaldi horixe idatzi zuen Anjel Lertxundik Berbelitzenak kontakizunean eta esaldi horixe nahi dute orain EIZIEkoek ahalik eta munduko bazter gehienetara zabaldu. Itzulpen guztiak EIZIEren webgunean argitaratuko dituzte hilaren 30ean, eta, gainera, parte hartzen duten guztien artean Lertxundiren lanaren paperezko argitalpen bat zozketatuko dute.

Erraza da parte hartzea. Itzuli esaldia, eta idatzi hemen. Datorren astelehenean itxiko dute parte hartzeko epea, hilaren 25ean.

Hogeita hamargarrena

Hain justu ere, EIZIEren 20. urteurreuna ospatze aldera argitaratu zuen aldizkari berezian irakurri daiteke Lertxundiren lana. Beste hamarraldi bat pasa da orduz geroztik, eta EIZIEk 30 urte bete ditu. Ondo ospatze aldera, hainbat ekimen antolatuko dituzte udazken honetan, herenegun iragarri zutenez. Hasteko, Jone Lizarraldek urteurrenerako propio egin duen logoa aurkeztu dute. Hauxe:

Captura de pantalla 2017-09-18 a las 17.20.54

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.