‘Mito hurbilak’ liburua, sarean eskuragarri

Booktegi argitaletxeak Anuntxi Aranaren Mito hurbilak liburua biziberritu du. Gatuzain-ekin plazaratu zuen lehen edizioa 2000. urtean baina agorturik zegoen aspaldian. Euskarri digitalean eskura daiteke orain, booktegi.eus web orrian.

AnuntxiArana

Anuntxi Aranak euskal mitologiaren alde ugari aztertu zituen Mito hurbilak liburuan. Erioaren inguruko ikuspegiak, emakumeek euskal mitologian duten pisua, apaizen irudia tradizioan, laminen eta jentilen arteko alderatzeak…

Horretaz gain, mitoen eta pentsaeren arteko harremanak ikertu zituen hainbat gaitan zehar (ekaitza, heriotza, ura, auzoak, emazteak, apezak), hemengo kondairetan oinarriturik eta beste herrietakoekin alderaturik. Mari jainkosaz edota hizkuntzaren sexismoaz ez ohiko iritziak ematen ditu Aranak bere liburuan.


Edizio digitala

Mito hurbilak liburuaren lehen edizioa 2000. urtean atera zen, eta mamian aldaketarik gabe dator oraingo hau. Edizio digitala esteka honetan aurkituko duzue: http://booktegi.eus/liburu.php?id=106


“Mitoa erlijio baten alderdi narratiboa da”

Edizio digitalaren aitzakian, Booktegik Anuntxi Arana elkarrizketatu du. Hauxe duzue solasaldiaren inguruko bideoa:

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.