FERIXARA GOAZELA…

                                      20091224732durango_azoka
-Zer dela eta hain pozik, neska?
-Durangoko Azokia hasi dalako!
-Ez nekinan hain kulturazalea hintzena.
-Ez non oso, egixa esanda, ez; baia, nire mutikoaz geratu non Durangon bueltatxo bat emuteko. Badakin, pare bat liburu edo diska erosi eta gero derrigorrezko poteak hartzera.
-Azokan?
-Durangoko alde zaharrian. Azokara sartzen dana nire nobixua izeten da, oso euskaltzalia, euskal filologia eta guzti ikasi jon. 
-Liburuak eta diskak erostearren edo?
-Nire nobixuak bai, urtero pare bat liburu edo diska erosi ohi jon gutxienez. Lehen esan badunat oso mutiko irakurzalia, ikasia, dala. Baia, Durangora faten garenien ni beti azokatik kanpo geraketan naz, harek Azokan zihar bizpahiru buelta lasai askoan emun daixen. Badakin, etxako bape gustetan ni bere albuan eukitzea nobedadiak eta ikusi bitartian, aztoraketan dotela esaten jon.
-Hik ez dun irakurtzea gogoko?
-Egixa esanda gutxi. Nosbaitzuetan liburon bat edo erosten jonat oporretan, hau da, hondartzan gaozela leitzeko; baina beti erdaraz, euskaraz kristona kostetan jaten eta.
-Baina hik ikastolan ikasi dun!
-Bai, neska. Baia, ikasgelako euskara ziharo ahaztuta jaukenat, ikastolatik kanpo inogas berbetan eitten ez dotelako, beti geure herrikuaz, etxekuek irakatsitakua, egiazkua. Batuera primera ulerketan dot, jakina; baina, leitu ostera itzel kostetan jaten.
-Eta ez al din pena ematen euskaraz irakurri ahal ez izatea?
-Esan badunat irakuketan doten apurtxua erdaraz dala; horregas nire burua dexente beroketan jonat.
-Denok berdin egingo bagaixon euskalgintza akabo!
-Aizan, neska, igaz Ken Zazpiren azkena erosi naixonan, nik euskarazko musikia entzuten jonat… takian-potian.
-Euskarazko literatura ordea…
-Esan badunat nire nobixuak urtero pare bat liburu edo erosten dauela. Izanbe, etxian bajaukene pila bat apaletan ikutu barik.
-Ez al ditin irakurtzen?
-Berak be erdaraz leitu gurago jon; errazago jakola esaten jon.
-Bada, esaion gauza eder asko galtzen ari dela euskaraz ez irakurtzeagatik, gauza benetan interesgarriak, hunkigarriak, izugarriak. Gainera, gaur egun euskaraz denetarik zagon. Nobela beltza atsegin al zaion?
-Bai, pila bat, Dolores Redondoren Baztango trilogiaren lehenengo bi nobeliak leitu jittun.
-Bada, esaion hirugarren nobela euskarara itzulita dagoela.
-Ah bai? Ze ondo! Esango jutsenat erosteko, bai.
-Ondo ba, euskarazko kultura lagundu, bultzatu behar dinagu eta.
-Jakina, euskaldunak gaittun, ezta? Hi Durangora fango haz?
-Bai noski, urtero joan ohi dinat.
-Ederto, Tabernaren baten topetan bagaittun pote bat atarako dunat. Oso giro politta egoten don Durangoko alde zaharrian, oso euskalduna.
Txema Arinas

About Txema Arinas

Txema Arinas (Gasteiz, 1969) Oviedon bizi da itzultzaile lanetan. Euskal Herriko Unibertsitatean Historia lizentziatua. Azken urteotan bidaia-agente, import-export arloan eta irakasle ihardun du. Hamar nobela argitaratuak ditu: Gaitajolea (2007), Los años infames (2007), Euskara Galdatan (2008) Anochecer en Lisboa (2008), Maldan Behera Doa Aguro Nire Gorputz Biluzia (2009), Zoko Berri (2009) El Sitio (2009) Azoka (2011), Borreroak baditu hamaika aurpegi (2011) eta Muerte entre las Viñas (2012), Como los Asnos Bajo la Carga (2013), En el País de los Listos (2015), Testamento de un impostor (2017) . Halaber, "Sabino Arana o la Identidad Pervertida· (2008) eta "EL Imposible Perdido, Pasado y presente del euskera en Álava, entre la imposición y la reivindicación" izeneko entseguak. Badu ere http://quejicakexontzia.blogspot.com/ izeneko bloga.
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.