Hasier Larretxeari elkarrizketa Irakurrieranen

Hasier Larretxea elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, bere ibilbideaz, sortze prozesuez eta Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira (Pamiela) azken poesia liburuaz.

hasier

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Batzuen_ametsak0621

IDAZTEA badela gibelera begiratzea.
Burua bueltatzea. Begirada antzaldatzea.
Idaztea bada egunero leihoak parez-pare
irekitzeko ariketa sanoa.

Sarna kanpora, ona barnera.

Idatziz, bizitzaren akustika
lerroz-lerro sintonizatzen dugu.

Idazketan, bizi gara.

Bizitza, jetzitako esne freskoaren gisan
eskuak bustitzeraino
isurtzen zaigu.

This entry was posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran. Bookmark the permalink.

Comments are closed.