Booktegiren bi proiektu: Elkarrizkatea eta “Azken aurreko manifestua”

Azkenaldian literaturari loturiko propoamen ugari heldu zaigu Booktegi proiektuaren eskutik, formatu ezberdinetan: bideoa, dokumentala, zuzeneko emanaldia, irakurraldiak, itzulpenak… eta liburak, noski, berariaz atonduriko edizio digitaletan. Albiste honetan bi proposamen ekarri nahi izan ditugu gogora: batetik, azken asteetan osatu den bigarren “Elkarrizkatea“, bestetik, larunbata honetarako Donostian prestatu duten ekitaldia, Harkatz Canoren Azken aurreko manifestua testuan oinarrituriko zuzeneko aurkezpena.

azken aurreko manifestua

Azken aurreko manifestua: solasaldi-emanaldia Donostian

Azaroaren 30ean izango da solasaldi-emanaldi formatuan, 19:30ean Donostiako San Jeronimo kaleko sotoan.

Harkaitz Canoren “Azken aurreko manifestua” aurkeztuko dute: Iraia Eliasek irakurketa gauzatuko du; Idoia Hernandez “Hatxe”k bere musika joko du ekitaldian zehar; Anjel Lertxundik galderak egingo dizkio Harkaitzi.

Deskargatu HEMEN liburua osorik.

azken aurreko manifestua

Elkarrizkatea

Bigarren aldiz, Elkarrizkatea proiektua gauzatu du Booktegik. Bideo-elkarrizketa haietan, idazle batek beste bat elkarizketatzen du, eta honek beste bat, idazleak elkarrizketatu-elkarrizketatzaile roletan tartekatuz. Gainera, elkarrizketatu bakoitzak bere liburu bateko pasartea irakurriko duen beste bat kateatu du aldiro. Dagoeneko zabaldu dituzte elkarrizketa guztiak, hemen dituzue zerrendaturik:

Laura Mintegik Uxue Alberdi

Uxue Alberdik Idurre Eskisabel

Idurre Eskisabelek Oier Guillan

Oier Guillanek Edorta Jimenez

Edorta Jimenezek Gotzon Barandiaran

Gotzon Barandiaranek Ana Malagon

Ana Malagonek Iban Zaldua

Iban Zalduak Laura Mintegi

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.