Olerki Topaketak Irunen eta Donostian

Poesian oinarritutako ekitaldi ugari ikusteko aukera egongo da datozen egunetan Irunen eta Donostian, Kabigorri kultur ateneoak eta Koldo Mitxelena kulturuneak elkarlanean antolatu dituzten Olerki Topaketetan.




Eskaintza anitza eta zabala osatu dute Kabigorrik eta Koldo Mitxelena kulturuneak Olerki Topaketen egitarauarekin. Aste honetan Irunen antolatutako ekitaldi sortarekin emango zaie hasiera topaketei, eta datorren astean Donostian egingo dira ekitaldiak.
Jarraian duzue euskaraz gozatu ahal izango diren errezitaldien zerrenda, eta behean egitaraua osorik ikusteko aukera:
Irunen, Kabigorri ateneoan 19:30ean:
Otsailak 8, asteazkena: Tere Irastorzaren poemak, Aitor Furundarenaren soinuaz lagunduta.

Otsailak 9, osteguna: Pello Otxotekok Anphora baita (Alberdania, 2010) poesia-liburuaren errezitaldia egingo du, Esther Barandiaranek (pianoa) lagunduta.
Donostian, Koldo Mitxelena kulturuneko areto nagusian 19:30ean:
Otsailak 14, asteartea: Leire Bilbaok Scanner (Susa, 2011) poesia liburuaren gaineko errezitaldia eskainiko du, Domentx Ucinen biolina eta loop stationarekin lagunduta.

Otsailak 15, asteazkena: Eta orain badakitItsaso kontra bat (Pamiela, 2011) poema-liburuen ikus-entzunezko irakurketa.

Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat (Pamiela, 2011) liburuarena, eta bestetik, Tere Irastortzaren Eta orain badakit liburuarena. Molde honetan, Karmele Igartua eta Tere Irastortzak batera zuten egitasmoa burutuko da, zeinetan, elkarren irakurle ziren bi idazleren lanak batera aurkezten diren. Hitzezko irakurketa, Itziar Gomezek eta Tere Irastortza berak egingo dute. Irudiak, Izaskun Etxeberriaren esku egongo dira. Beronek Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat liburuarentzat sortu ditu argazkiak. Musika, Aitor Furundarenak eta Iñaki Telleriak Eta orain badakit libururako sortutakoa da.

Albiste honen uberan:
Egitaraua osorik
Kabigorri kultur ateneoa
Koldo Mitxelena kulturunea
Tere Irastortzaren gunea
Tere Irastortzari elkarrizketa Uberanen
Leire Bilbaori elkarrizketa Uberanen

Iaz egindako errezitaldi batzuk ikus ditzakezue jarraian:

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>