Lautan Hiru: Antzerki-ekoizpena bultzatzeko laguntzak

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu du, Bilboko Udalaren babesarekin. Helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduz. Horrez gain, hautatutako lana jendaurrean estreinatzeko aukera ere emango zaio sarituari. Azaroaren 15era bitarte aurkez daitezke lanak. Jarraian bildu ditugu deialdiaren oinarriak.

LautanHiruAntzerkiJaialdia2019

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu du, Bilboko Udalaren babesarekin. Deialdiaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduz. Horrez gain, hautatutako lana jendaurrean estreinatzeko aukera ere emango zaio sarituari. Azaroaren 15era bitarte aurkez daitezke lanak. Jarraian bildu ditugu deialdiaren oinarriak.

Oinarri-arauak

- Antzezlanek gehienez ere 30 minutu eta gutxienez 15 minutuko iraupena izango dute.

- Testuek euskaraz idatzita egon behar dute.

-Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira; hau da, ez da beste hizkuntza baten itzulpenik edo antzezlan luzeago baten moldaketarik onartuko.

- Era berean, ez dira onartuko antzerako beste laguntzaren bat jaso duten piezak.

- Bakarrizketak ere onartuko dira.

- Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak; pertsonal eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak.

Gaia eta moldea

- Libreak izango dira.

Epaimahaia eta aukeraketa

- Epaimahaia LAUTAN HIRU antzerki-jaialdiko arduradunek osatuko dute.

- Epaimahaiak lan bakarra hautatuko du, LAUTAN HIRU jaialdiaren III. edizioaren baitan estreinatuko dena.

- Epaimahaiak laguntza ez ematea ere erabaki dezake.

- Epaileen erabakia apelaezina izango da.

Saria

- 1.000 euroko laguntza + 300 euroko zenbatekoa LAUTAN HIRU jaialdian emanaldi bat eskaintzeagatik.

Izen-ematea

- Izena emateko epea 2020ko azaroaren 15ean amaituko da.

- Parte hartu nahi dutenek lanari buruzko ahalik eta informaziorik gehien bidali beharko dute posta elektronikoz.

- Derrigorrezko datuak: taldearen izena; jatorrizko testua (testu-fitxategi batean edo .pdf formatuan); antzezlanaren zuzendariaren eta gidoilariaren izenak; antzezleen izenak; laburpena; gutxi gorabeherako iraupena; antzezteko tokiaren ezaugarriak eta beharrizan teknikoak.

- Ahal izanez gero, irudi bat edo bideo laburra ere bai, piezaren muntaia edo lagin bat erakutsiz.

- Informazioa posta elektronikoz bidaliko da Euskaltzaindiaren helbide honetara: info@euskaltzaindia.eus, mezuaren GAIAn hauxe adierazita: ‘LAUTAN HIRU antzerki-ekoizpenari 2021eko laguntza’.

Antzezlanen jabetza

- Ikuskizunaren jabetza eta lana beste kulturgune batzuetan antzezteko eskubidea muntaia egiten duen talde edo konpainiarena da, baina etorkizunean egingo lituzketen emanaldien publizitatean beren-beregi azaldu beharko litzateke ‘LAUTAN HIRU ekoizpen-laguntza’ jaso duela.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.